38. ALDIZKARIA - 2001eko martxoaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko Ogasuneko teknikari izateko bederetzi lanpostu oposizio bidez betetzeko. Izendapen proposamena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko Ogasuneko teknikari izateko bederatzi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiaren 7. oinarrian ezarritakoari jarraikiz, oposizio horretako epaimahaiak honako izangai hauek izendatzeko proposamena egin du: Javier López-Eguílaz Sanz, Javier Calahorra Villanueva eta César Redín Setuain jaunak, txanda irekikoak, eta Luis Esain Equiza jauna, igoera txandakoa, bi txanda horietan probak gainditu dituzten bakarrak baitira. Deialdia 2000ko urtarrilaren 24ko 10. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen.

Iruñean, bi mila eta bateko otsailaren hogeita zazpian.-Funtzio Publikoaren Antolamenduko Zerbitzuko zuzendaria, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: a0102066