38. ALDIZKARIA - 2001eko martxoaren 26a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Jarduera sailkatua

Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan xedatutakoa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabost egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

Izena: Jesús Chica Castillo, 51. poligonoko Garajeen Jabeen izenean (2001104). Jarduera: garaje-aparkalekua. Tokia: Urdazubiko Monasterioa, 2-4, La Olivako Monasterioa, 5-7, eta Baiona etorbidea, 24-26.

Izena: Nahia Guergué San Miguel, Panaderías Navarras, S.A.ren izenean (2001111). Jarduera: okindegia, kafe-makina duena. Tokia: San Kristobal, 12-behea.

Izena: José Javier Herrera González, Fincared 1, S.L.ren izenean (2001112). Jarduera: bulegoetarako eraikina. Tokia: E.CO.2 lurzatia, Comarca 1 industrialdea (Agustindarrak).

Iruñean, bi mila eta bateko martxoaren bostean. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0102436