38. ALDIZKARIA - 2001eko martxoaren 26a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

U H A R T E

Jarduera sailkatua

Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean xedatutako tramitazioa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabost egunez, ondotik zehazten den jarduerari buruzko espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan alegazioak egin ditzaten.

Eskatzailea: Recuperaciones Industriales Saldise, S.L. Jarduera: obra-hondakinetako eta abarretako burdin gaiak nahiz bestelakoak salerosteko biltegia. Tokia: Aretako industrialdeko S.09.04 lurzatia, Uharte.

Uharten, bi mila eta bateko martxoaren bostean. Alkatea, José Iriguibel López.

Iragarkiaren kodea: A0102325