38. ALDIZKARIA - 2001eko martxoaren 26a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

San Fermin 2001eko txartelen lehiaketaren oinarrien deialdia

2001eko martxoaren 5eko 4/CU ebazpenaren bidez, San Fermin 2001eko txartelen lehiaketaren oinarrien deialdia egin da. Hona hemen oinarrizko baldintzak:

Dei egilea: Kultur alorra.

Kontratuaren xedea: San Fermin 2001 bestetako txartel ofiziala hautatzea.

Saria: sari bakarra ezarri da, 700.000 pezeta (4207,08 euro).

Txartelak aurkezteko epea: 2001eko apirilaren 17tik 28ra.

Txartelen aurkezpena: txartelak Ziudadelako bulegoan aurkeztuko dira (Armada etorbidea, z.g.), astelehenetik larunbatera, 10:00etatik 13:00etara.

Bertzelako baldintzak: oinarrietan agertzen dira eta horiek Udalaren Informazio Bulegoan, Ziudadelan eta Kultur alorrean daude eskura.

Aditzera ematen da orok jakin dezan.

Iruñean, bi mila eta bateko martxoaren zazpian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0102618