38. ALDIZKARIA - 2001eko martxoaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

215/2001 EBAZPENA, otsailaren 26koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Miguel Angel Imizcoz Zubigaray jauna Nafarroako Arlo Kliniko Kardiologikoko zuzendari izendatzen duena, bitarte baterako.

Nafarroako Arlo Kliniko Kardiologikoaren egitura eta funtzionamendua arautzen dituen abenduaren 26ko 380/2000 Foru Dekretuko seigarren xedapen gehigarriak xedatzen du Osaunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak ahalmena duela bitarte baterako izendapena libreki egiteko, bertako zuzendariaren kargu hori betetzeko.

Abenduaren 26ko 380/2000 Foru Dekretuaren bidez esleiturik dauzkadan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Miguel Angel Imizcoz Zubigaray jauna, Osasunbidea- Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoko funtzionarioa, Nafarroako Arlo Kliniko Kardiologikoko buru izendatzea, bitarte baterako.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

3. Ebazpen honen berri ematea interesatuari, Nafarroako Ospitaleko Langileri Zuzendaritzari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzuari eta Nominen eta Gastu Kontrolaren Zerbitzuari, eta Osasun Departamentuko idazkari teknikoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta bateko otsailaren hogeita seian.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Calleja Gómez.

Iragarkiaren kodea: A0102099