38. ALDIZKARIA - 2001eko martxoaren 26a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T U T E R A

E D I K T U A

Ogasuneko zinegotzi delegatuak honako hau aditzera eman du:

2001eko martxoaren 9an egin bilkuran, Gobernu Batzordeak trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergari dagozkion likidazioak, 2001eko ekitaldi ekonomikokoak, onetsi zituen eta borondatez ordaintzeko epe hauek ezarri:

2001eko martxoaren 12tik apirilaren 20ra bitarte.

Ordainketak udal diruzaintzan eginen dira, Herriko Etxeko hirugarren oinean, jendea hartzeko orduetan; edo bertzenaz, dagozkien ordainketa gutunetan adierazitako bankuetan.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan, Tuteran, bi mila eta bateko martxoaren hamabian. Sinatua: José María Navarro Fandós.

Iragarkiaren kodea: A0102616