38. ALDIZKARIA - 2001eko martxoaren 26a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T U T E R A

E D I K T U A

Tuterako Udalak erabaki hau hartu zuen 2001eko otsailaren 28an egin osoko bilkuran:

1. Mugapen administratiboa onestea Soto de Ramalateko (gaur egun, 18. poligonoko 4. lurzatia) eta hiri honetako herrilurretako Dehesa de Montes de Cierzoko (gaur egun, 18. poligonoko 98, 99, 100 eta 103. lurzatiak) lurren artean, Luis Les Les jaun ingeniariak 1892an eta Rafael Albistu jaunak, hau ere ingeniari, 1894an egindako mugaketei jarraikiz, baita Montes de Cierzoko eta Soto de Ramalateko lurren arteko mugarri jartzeari jarraikiz. Izan ere, hura Soto de Ramaleteren orduko jabe Laborda jaunaren eta Tuterako Udalaren artean 1895ean sinatu zen hitzarmenaren ondorioz eginik, egun ere balio baitu lurren egitura fisikorako, Eugenio Gil Urnicia nekazaritzako ingeniari teknikoak luzatu dituen peritu-irizpenen bidez egiaztatu den bezala, haien planoak erantsi baitira. Erabakia ekintza horretarako 2001eko otsailaren 1ean egin zen apeoaren aktari jarraikiz ere hartu zen.

2. Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduko 56. artikuluari jarraikiz, erabaki hau irmoa izandakoan ondasunetan mugarriak jartzeari ekitea, interesatuei zitazioa eginez.

3. Jabetza Erregistroari erabaki honen bidez onetsitako mugaketa administratiboaren berri ematea, Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduko 57. artikuluak dioen bezala.

4. Erabaki hau Soto del Ramaleteko jabeei eta espedienteak ukitutako bertze eskubide errealen titularrei jakinaraztea.

Interesatuei honen berri ematen zaie, egintza irmo honen kontra legeak ezartzen dituen errekurtsoak para ditzaten.

Tuteran, bi mila eta bateko martxoaren bian. Zinegotzi eskuordea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0102466