38. ALDIZKARIA - 2001eko martxoaren 26a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Giza eskubideen gaiari buruz irabazi-asmorik gabeko elkarte eta entitateek aurkezten dituzten proiektuei dirulaguntzak emateko deialdia

Iruñeko Udaleko Alkatetzaren 2001eko martxoaren 2ko ebazpenaren bidez, onetsi egin dira giza eskubideen gaiari buruz irabazi-asmorik gabeko elkarte eta entitateek aurkezten dituzten proiektuei dirulaguntzak emateko deialdiaren oinarriak.

Deialdiaren xedea: giza eskubideen gaiari buruz irabazi- asmorik gabeko elkarteek aurkezten dituzten proiektuei dirulaguntzak ematea.

Adjudikatzeko modua: lehiaketa publikoa.

Diru kopurua: 7.000.000 pezeta.

Eskabideak Iruñeko Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira, hilabeteko epean, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita. Epea amaitzen den eguna baliogabea bada, proposamenak aurkezten ahalko dira balioduna den ondoko lehenbiziko egunean. Eskabideak jaso ondotik, proiektuak hautatu eta ebaluatuko dira, eskatzen diren baldintzen arabera, eta txosten bat prestatu eta organo eskudunari igorriko zaio, hark behar den ebazpena eman dezan, eskatzen denetik hasi eta gehienez ere bi hilabeteko epearen barrenean.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: udalaren argibide bulegoan, Udaletxeko beheko solairuan, hartzen ahalko diren oinarrietan eskatzen dena.

Iruñean, bi mila eta bateko martxoaren zazpian. Gizarte Ekintzako zinegotzi delegatua, Eradio Ezpeleta Iturralde.

Iragarkiaren kodea: A0102451