III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
I R U Ñ A
Urbanizazio akaberen proiektuaren onespena eta obra horiek adjudikatzeko lehiaketa irekirako deialdia, Mendebaldeako "A" Unitatea/U.I.XIIan (Yamaguchi plaza eta ingurunea)
Udalaren Hirigintza Gerentziako Kontseiluak, 2001eko martxoaren 2an egin bilkuran, besteren artean, honako erabaki hau hartu zuen:
"Espedienteko dokumentazioa ikusirik, erabaki da:
1. Kontratazio espedientea onestea, bertan sartutako Mendebaldeako "A" Unitatea/U.I.XIIko urbanizazio akaberen proiektua onetsiz.
2. Adjudikazio prozedura ireki dadin xedatzea. Horretarako lehiaketa irekirako dei egiten da, aipatu obrak adjudikatzeko. Obren aurrekontua 99.43.670 pezetakoa da (argibide gisa, 597.614,40 euro), eta bost hilabeteko epean egin beharko dira, espedientean dagoen baldintzen pleguari jarraikiz, plegu hori ere onetsi baita.
3. Baimena ematea 85.719.543 pezetako gastua egin dadin, Udalaren Hirigintza Gerentziaren indarra duen gastuen aurrekontuko "Erabilera publikoko ondasunak eta azpiegiturak" 3043222601001 kontusailaren kargura."
Iruñean, bi mila eta bateko martxoaren seian. Kontseiluburua, Yolanda Barcina Angulo.
Iragarkiaren kodea: A0102450