38. ALDIZKARIA - 2001eko martxoaren 26a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Deialdia, obra zuzendaritza eta eraispeneko lanak eta beste batzuk prozedura irekiaren bidez adjudikatzeko, Milagrosa urbanizatzeko proiektuko 1. Fasean

Udalaren Hirigintza Gerentziako Kontseiluak, 2001eko martxoaren 2an egin bilkuran, besteren artean, honako erabaki hau hartu zuen:

"Espedienteko dokumentazioa ikusirik, erabaki da:

1. Kontratazio espedientea onestea eta adjudikazio prozedura ireki dadin xedatzea. Horretarako, lehiaketa irekirako dei egiten da, obra zuzendaritzako laguntza teknikoaren lanak, eraispenekoak, segurtasun eta osasun arloko koordinazioa, Kalitate plana eta obra bukaerako dokumentazioa egitea adjudikatzeko; hori dena, U.I.XIXko (Milagrosako B.E.P.B.) U.O.1 eta U.O.3 unitateen urbanizazio proiektuaren 1. faseko separatari dagokiola.

2. Espedientearen barreneko klausula administratibo eta teknikoen plegua onestea.

3. Baimena ematea 14.224.138 pezetako gastua egin dadin, Udalaren Hirigintza Gerentziaren indarra duen gastuen aurrekontuko "Milagrosako U.I." 3043222601010 kontusailaren kargura."

Iruñean, bi mila eta bateko martxoaren seian. Kontseiluburua, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0102449