38. ALDIZKARIA - 2001eko martxoaren 26a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R B I Z U

Akats zuzenketa

2001eko otsailaren 7ko 18. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, karga tasei buruzko iragarkian, akats aritmetiko batzuk izan direla oharturik, Alkatetzaren martxoaren 1eko 6/01 ebazpenaren bidez zuzendu egin da, hemen ematen den moduan:

Honela zioen: Ur horniduraren tasak:

-Etxebizitzetarako: 35 pezeta metro kubikoa.

-Gainerako erabileretarako: 50 pezeta metro kubikoa.

Honela behar du: Ur horniduraren tasak:

-Etxebizitzetarako: 40 pezeta metro kubikoa.

-Gainerako erabileretarako: 55 pezeta metro kubikoa.

Argitara ematen da, bidezkoak diren legezko ondorioetarako.

Arbizun, bi mila eta bateko martxoaren bostean. Alkate udalburua, Javier Razkin Flores.

Iragarkiaren kodea: A0102447