38. ALDIZKARIA - 2001eko martxoaren 26a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T U T E R A

E D I K T U A

Tuterako Udalak, Hiri Antolamenduari eta Ingurumenari buruzko Informazio Batzorde Iraunkorrak proposaturik, zerbitzu publiko baten kudeaketa prozedura irekiaren bidez kontratatzeko espedientea abiaraztea erabaki zuen, 2001eko otsailaren 28ko osoko bilkuran. Eta, orobat, erabaki zuen lehiaketa arautuko duten baldintza juridiko, tekniko eta ekonomikoen plegu artikuluduna onestea. Xedea: ibilgailuendako aparkalekua ustiatzea, kontzesio administratiboaren bidez, 25. exekuzio unitatearen ondorioz eginen den plazaren lur azpian (Huerta del Hospital).

Eskaintzen aurkezpena: hogeita hamar egun natural, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, bulego orduetan (9:00etatik 13:30etara, jendea hartzeko ordutegia).

Plegua: udal idazkaritzan, Hirigintza bulegoan.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, Tuteran, bi mila eta bateko martxoaren batean. Hirigintzako zinegotzi delegatua, Luis Casado Oliver.

Iragarkiaren kodea: A0102374