38. ALDIZKARIA - 2001eko martxoaren 26a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Aurreproiektuen lehiaketa publikorako deia, epaimahaiaren eskuhartzearekin, Sanferminei eskainitako multzo arkitektonikoa eraikitzeko

Alkatetzaren 2001eko martxoaren 1eko Ebazpenaren bidez, baldintza ekonomiko-administratiboen plegua onetsi eta deialdia egin da aurreproiektuen lehiaketa publikorako, Sanferminei eskainitako multzo arkitektonikoa eraikitzeko. Epaimahai batek esku hartuko du.

Kontratuaren xedea: aurreproiektuen lehiaketa, epaimahaiaren eskuhartzearekin, Sanferminei eskainitako multzo arkitektonikoa eraikitzeko.

Esleipen bidea: lehiaketa publikoa, epaimahaiaren eskuhartzearekin.

Proposamenen aurkezpena: Iruñeko Udalaren erregistro orokorrean aurkeztuko dira, 2001eko apirilaren 26ko 14:00ak baino lehen.

Aurkeztu beharreko agiriak: baldintza ekonomiko eta administratiboen pleguan ageri dira. Agiriok jatorrizkoak edo kopia kautotuak beharko dute izan.

Baldintza ekonomiko eta administratiboen plegua Iruñeko Udalaren Argibide Bulegoan dago, Udaletxe plaza, z.g.

Iruñean, bi mila eta bateko martxoaren bostean. Obra eta Azpiegituren Alorreko zuzendaria, Ignacio Balsa Marín.

Iragarkiaren kodea: A0102334