38. ALDIZKARIA - 2001eko martxoaren 26a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I Z A B A

Enkantea publikoa Herriko Etxea berritzeko lanetarako

-Kontratuaren xedea: "Herriko Etxea berritzea, Izaban (Nafarroa)" izeneko proiektuan bildutako lanak egitea. Proiektua Javier Torrens eta Virginia Turrillas arkitektoek prestatua da.

-Kontratazio espedientearen tramitazioa: presako espedientea.

-Esleipen prozedura eta bidea: prozedura irekia, enkante bidez.

-Lehiaketaren aurrekontua: 22.908.398 pezeta, BEZa barne (137.682,2449 euro).

-Behin-behineko fidantza: 458.168 pezeta.

-Obrak egiteko epea: bost hilabete.

-Proposamenen aurkezpena: Izabako Udalaren erregistro orokorrean, hamahiru (13) egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

-Enpresaren sailkapena: C taldea, 2 azpitaldea, C) kategoria.

-Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratiboen pleguan ageri dira.

-Proposamenak non eta noiz irekiko: Izabako Herriko Etxeko Bilkura Aretoan, eskaintzak aurkezteko epea bukatu ondoko lehen egun balioduneko arratsaldeko 8etan.

Proiektua eta klausula ekonomiko, administratibo eta partikularren plegua interesatuen eskura daude, Izabako Herriko Etxean eta Copy-Print kopia-dendan, Paulino Caballero, 38, Iruña.

Izaban, bi mila eta bateko martxoaren bian. Alkatea, Angel Luis de Miguel Barace.

Iragarkiaren kodea: A0102331