38. ALDIZKARIA - 2001eko martxoaren 26a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C A D R E I T A

Hirilurra salgai, Prolongación Bodega kalean

Cadreitako Udalak, 2001eko otsailaren 15eko bilkuran, ondotik aipatzen den hirilurra saltzeko erabakia hartu zuen:

Xedea: hirilurra saltzea, 1.271 m2-koa eta 540 m2-koa, hurrenez hurren, Prolongación Bodega kalean.

Prozedura: enkantea.

Hasierako prezioa: 15.238.776 pezeta (91.586,89 euro). Gora eginez hobetu ahalko da.

Behin-behineko fidantza: 304.776 pezeta (1.831,74 euro).

Behin betiko fidantza: azken posturaren % 4.

Proposamenak: 26 egun natural, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Proposamen eredua: klausula administratiboen pleguan ageri da.

Agiriak: klausula administratiboen plegua eta gainerako agiriak udal idazkaritzan daude, interesatuen eskura.

Sesteoa: sesteoaren tramitea erabili ahalko da.

Cadreitan, bi mila eta bateko otsailaren hogeita zazpian. Alkate udalburua, Julián Pina García.

Iragarkiaren kodea: A0102330