38. ALDIZKARIA - 2001eko martxoaren 26a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

NOAIN (ELORTZIBAR)

Salaketen jakinarazpena Ebazpen proposamena

30/1992 Legearen 59.4 eta 60. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, ondoko zerrendan agertzen diren salatuei, zeinen azken helbide ezagunak ere aipatzen baitira, zehazten diren zehapen espedienteak abiarazi direla ematen zaie aditzera. Espediente horiek Albienteen zerbitzuak prestatu ditu, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Erregelamendua urratzeagatik (urtarrilaren 17ko 13/1992 Errege Dekretua).

Hamabost egun balioduneko epean, salatuek alegazioak aurkeztu eta haien alde egoki juzkatzen dituzten frogak proposatzen ahalko dituzte.

Halaber, ediktu hau argitaratu eta ondoko hamar eguneko epean isuna ordaintzen ahalko da ehuneko hogei merkeago, egindako arau-hauste motari horrelakorik ezin aplika dakiokeenean salbu.

Arau-hauslea: Nadal Machín, Manuel. Matrikula: NA-8773-AT. Tokia: Noaingo aireportua. Eguna: 2000-07-19. Espedientea: 376. Zenbatekoa: 16.000 pezeta. Arau-haustea: 94.2.D6 BEO-39.2.D BSL.

Noain-Elortzibarren, bi mila eta bateko otsailaren hamabian. Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: A0101556