38. ALDIZKARIA - 2001eko martxoaren 26a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B A Z T A N

2000ko aurrekontuko aldaketak. Behin betiko onespena

Udalak, 2000ko abenduaren 15eko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2000ko aurrekontuko zenbait aldaketa, 2001eko urtarrilaren 17ko 8. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zirenak. Hamabost eguneko epea erreklamaziorik gabe iragan denez, behin betikoz onetsita gelditu dira.

Hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 284. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Elizondon, bi mila eta bateko otsailaren hamahiruan. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0101621