38. ALDIZKARIA - 2001eko martxoaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

INDUSTRIA ETA TEKNOLOGIA, MERKATARITZA, TURISMO ETA LAN DEPARTAMENTUA. Nafarroako Enplegu Zerbitzua. Ukatzeko jakinarazpenaren ediktua.

Ezindu bat kontratatzeko dirulaguntza ukatzeko jakinarazpen ediktua.

Ezin izan da jakinarazi 69/00 espedientearen gainean 2000-12-7an emandako Ebazpena, ezindu bat kontratatzeagatik Ecay Andueza S.L. enpresak eskaturiko dirulaguntzari buruzkoa. Jakinarazpena Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko 30/1992 Legeko 59. artikuluko 1 eta 2. idatz-zatietan xedatzen da. Honen bidez, Administrazio Prozedurari buruz indarra duen Legeko 59. artikuluko 4. Idatz-zatian xedaturikoa betetzen da.

"3901 EBAZPENA, 2000ko abenduaren 7koa, Nafarroako Enplegu zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Ecay Andueza S.L. enpresari ezindu bat kontratatzeagatik eskatu duen dirulaguntza ukatzen diona.

A U R R E K A R I A K

1. 2000ko apirilaren 5ean aipatu den espedientea sartu zen. Bertan dirulaguntza bat eskatzen zen Juan Martín Yaben Villanueva langile ezindua 2000ko martxoaren 27an mugarik gabe kontratatzeagatik.

2. Espedientearen ebazpena emateko behar diren agiri guztiak bildu aitzin, erakunde honek jakin du langile hark 2000ko maiatzaren 29an enpresa hori utzi zuela, lan bizitzaren txostenaren arabera.

ZUZENBIDEKO ARRAZOIAK

1. Apirilaren 29ko 148/1998 Foru Dekretuaren, urriaren 4ko 501/1999 Foru Dekretuaren, maiatzaren 11ko 1451/83 Errege Dekretuaren eta 19994ko apirilaren 13ko Ministro Aginduaren arabera, zuzendari kudeatzaile honi dagokio espedientea ezagutu eta har en ebazpena emateko eskumena.

2. Espedienteko agirien eta erakunde honetan dauden agirien arabera, kasu honek ez ditu betetzen 1451/83 Errege Dekretuan eta 1994ko apirilaren 13ko Ministro Aginduan eskatu eta aurreikusten diren betebehar eta baldintzak. Hori dela-eta, ukatu egit en da dirulaguntza.

Legezko agindu horiek eta aplikatzekoak diren gainerakoak ikusirik, Nafarroako Enplegu zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak ebatzi du:

Ukatzea Ecay Andueza S.L. enpresari, B/31449275 IFZ duenari, helbidea Barañainen duenari, Juan Martín Yaben Villanueva langilea, 15.774.374 NANa duena, kontratatzeagatik eskaturiko dirulaguntza.

Ebazpen hau interesatuei jakinaraztea. Aditzera ematen zaio eskatzaileari haren aurka bidezko dela gora jotzeko errekurtsoa paratzea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, bi milako abenduaren zazpian.-Nafarroako Enplegu zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Angel Luis Rodríguez San Vicente."

Gaur egun, entitate hori helbide ezezagunean dago. Haren azkeneko helbide ezaguna Barañaingo Lur Gorri kaleko 6ko 3.C atean izan zuen. Ediktu honen bidez haren legezko ordezkariari jakinarazten zaio 2000-12-7ko ebazpena eta ohartarazten, Enplegurako Laguntzen Atalean, Iruñeko Arcadio María Larraona kaleko 1eko 2. oinean, ebazpenaren kopia bat haren eskura dagoela, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iragarkiaren kodea: A0102103