38. ALDIZKARIA - 2001eko martxoaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

LEHENDAKARITZA DEPARTAMENTUA. Jakinarazpen ediktua.

Ezinezkoa izan denez instruktoreak 116/2000 zehapen espedientearen gainean egindako ebazpen proposamenaren jakinarazpena egitea, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 eta 135. artikuluek agintzen duten bezala, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.4 artikuluak agintzen duena.

"Ebazpen proposamena, instruktoreak 116/2000 zehapen prozeduraren gainean egindakoa. Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak, urriaren 6an emandako 222/2000 Foru Aginduaren bidez, zehapen espedientea hasi zuen Juan Manuel Sánchez jaunaren kontra ("Manolo Sánchez" izen artistikoa), zezen ikuskizunen arautegia hautsi zuelakoan.

1.-Frogatutzat jotzen diren gertaerak.

2000ko uztailaren 27an Bartzelonan sinatutako kontratuaren arabera, Juan Manuel Sánchez Moro jaunak (203 zenbakiko lanbide karneta eta "Manolo Sánchez" izen artistikoa) "parte hartu behar zuen 2000ko irailaren 8an Cintruenigoko zezen plazan egin beharreko zezenketan, zegokion ganadutegiko bi zezen toreatu eta hiltzeko".

Kontratua Nafarroako Enplegu Zerbitzuak ikus-onetsi zuen eta haren kopia administrazio espedientean dago.

2.-2000ko irailaren 8an, Foruzaingoko Joko eta Ikuskizunen Ataleko agenteak Cintruenigora (Nafarroa) joan ziren, eta enpresaren ordezkariak, hots, Alfonso Lemoniez Mayor jaunak aditzera eman zien "Manolo Sánchez" zezen- hiltzaileak telefonoz jakinarazi zuela ez zela ikuskizunera agertuko eta zuela medikuaren frogagiririk edo bestelakorik aurkeztu. Hori horrela, Agintaritzaren Delegatuak gertaeren salaketa jarri zuen.

Hurrengo egunetan, egunkarien bitartez jakin zen "Manolo Sánchez" zezen-hiltzailea irailaren 8an Palentziako Saldañan aritu zela, herri hartako Udalak egindako ziurtagiriaren bidez egiaztatu zenez. Ziurtagiria espedientean dago.

3.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak urriaren 6an emandako 222/2000 Foru Aginduaren bidez, zehapen prozedura hasi zen Juan Manuel Sánchez Moro jaunaren kontra ("Manolo Sánchez" izen artistikoa), Nafarroako zezen ikuskizunen arautegia hautsi zuelakoan.

Ezinezkoa izan zenez Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 eta 135. artikuluek agintzen duten jakinarazpen pertsonala egitea, zehapen espedientea hasi izana jakinarazi zen 2000ko azaroaren 29ko 144. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuz eta Valladolideko Udaleko iragarki oholean jarriz (espedientatuaren azken helbide ezaguna). Bidezkoa zen alegazio epea ezarri zen.

2.-Aurkezturiko deskarguen balorazioa.

Alegazio epea amaiturik, espedientatuak ez du alegaziorik aurkeztu.

3.-Tipifikazio juridikoa.

Frogatutzat jotzen diren gertaerak ikuskizun publikoak eta josteta jarduerak arautzen dituen martxoaren 13ko 2/1989 Foru Legeko 9.2.a) artikuluaren kontrako arau- haustetzat jo dira. Arau-haustea larria da, aipatu Foru Legeko 23.11 artikuluaren arabera, Nafarroako Zezen Ikuskizunen Erregelamendua onesten duen ekainaren 29ko 249/1992 Foru Dekretuko 95.3.m) artikuluari dagokionez.

4.-Ebazpen proposamena.

Horiek horrela, eta ikuskizun publikoak eta josteta jarduerak arautzen dituen martxoaren 13ko 2/1989 Foru Legeko 26.2 artikuluari jarraikiz (Nafarroako Zezen Ikuskizunen Erregelamendua onesten duen ekainaren 29ko 249/1992 Foru Dekretuko 97.5) artikuluari dagokionez), Juan Manuel Sánchez Moro jaunari 150.000 pezetako (901'51 euroko) isuna jartzea proposatu da.

Aditzera ematen zaio interesatuari, ebazpen proposamen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita hamabost egun balioduneko epean alegazioak egin eta egokiak iruditzen zaizkion agiriak aurkez ditzan. Espedientea ikusgai egonen da Barne Zuzendaritza Nagusiko bulegoetan (Karlos III.a etorbidea, 2, 31002 Iruña).

Iruñean, bi mila eta bateko otsailaren hamahiruan.-Instruktorea, Purificacion González Merchán".

Iragarkiaren kodea: A0101998