38. ALDIZKARIA - 2001eko martxoaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

ADMINISTRAZIO BAIMENA, Murietan instalazio elektriko berria jartzeko. 6853 G.T. - JAA/AL espedientea.

Iberdrola D.E.S.A.U.k administrazio baimena eskatu du ondokoa jartzeko:

"Aireko linearen bariantea (13,2 KV), Murietako STRtik hasita; 130 m; DH-Z1/12/20 KV, Centracero lantegia handitzeko, eta 587 m-ko aireko tartea 00-04 zenbakiko euskarriraino; LA-180 eta Murietara doan linearekin lotzea."

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan ezarritakoari jarraikiz, iragarki hau argitaratu eta hogei eguneko epean, eskaera honi buruz egokiak diren alegazioak aurkeztu ahalko dira bi aletan, Nafarroako Gobernuaren Industria, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuko Industri Segurtasunerako Zerbitzuan (Tomás Caballeroren parkea, 1, Fuerte del Príncipe II Eraikina, 5. solairua).

Iruñean, bi mila eta bateko otsailaren hogeita bian.-Zerbitzuko zuzendaria, José Antonio Ayesa Usabiaga.

Iragarkiaren kodea: A0102097