38. ALDIZKARIA - 2001eko martxoaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

EBAZPENA, 2001eko martxoaren 12koa, Antolaketa eta Informazio Sistemen zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko bulego batzuetarako ekipamendu mikroinformatikoaren 3. lotea prozedura irekiaz eta lehiaketa bidez erosteko kontratazio espedientea onesten duena.

Informazioaren Biltegi eta Teknologi Zerbitzuak lizitaziorako dei egin du, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko bulego batzuetarako ekipamendu mikroinformatikoaren 3. lotearen hornidura kontratatzeko, ondoko baldintza orokor hauei jarraikiz:

-Kontratuaren xedea: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko bulego batzuetarako ekipamendu mikroinformatikoaren 3. lotearen hornidura eginen duen enpresa hautatzea (2001/49 espedientea).

-Izapidaketa: arrunta.

-Esleitzeko prozedura: irekia.

-Esleipen mota: lehiaketa publikoa.

-Kontratuaren aurrekontua: 28.488.000 pezeta.

-Egiteko epea: 20 egun natural, edo eskaintzan hitzarturikoa, laburragoa bada.

-Proposamenen aurkezpena: 2001eko apirilaren 23ko 14:30 arte, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorreko bulegoetan.

-Klausulen pleguak: Informazioaren Biltegi eta Teknologi Zerbitzuan (Iruñeko Karlos III.a etorbideko 2ko behean), bulegoko egun-ordu baliodunetan.

-Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzeko egun-orduak: 2001eko maiatzaren 2ko 10:00etan, Informazioaren Biltegi eta Teknologi Zerbitzuaren bulegoetan.

Iruñean, bi mila eta bateko martxoaren hamabian.-Antolaketa eta Informazio Sistemen zuzendari nagusia, Juan Santafé Rodrigo.

Iragarkiaren kodea: A0102716