38. ALDIZKARIA - 2001eko martxoaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

461/2001 FORU AGINDUA, azaroaren 28koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Corella (Nafarroa)ko San Miguel parrokiako erretaula nagusia interes kulturaleko ondasun deklaratzeko espedientea irekitzen duena.

Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak txostena aurkeztu du, Corella (Nafarroa)ko San Miguel parrokiako erretaula nagusia, interes kulturaleko ondasun deklaratzeko espedientea ireki dadin proposatzeko.

Ekainaren 25eko 16/1985 Legeak, Espainiako Ondare Historikoari buruzkoak, urtarrilaren 10eko 111/1986 Errege Dekretuak, aipatu lege hori partez garatzekoak (urtarrilaren 21eko 64/1994 Errege Dekretuak aldatua) eta urriaren 3eko 217/1986 Foru Dekretuak, Interes Kulturaleko Ondasunen Deklarazioa arautzekoak, ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Corella (Nafarroa)ko San Miguel parrokiako erretaula nagusia interes kulturaleko ondasun deklaratzeko espedientea irekitzea.

2. Espedientea tramitatzen jarraitzea indarrean dauden xedapenek ezarritako moduan.

3. Foru Agindu hau interesatuei jakinaraztea, eta ohartaraztea haren kontra zilegi dela helegite arrunta jartzea Nafarroako Gobernuan, Agindua jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Foru Agindu honen berri ematea Hezkuntza eta Kultura Ministerioko Arte Ederren, Kultur Ondasunen eta Artxiboen Zuzendaritza Nagusiari atxikitako Interes Kulturaleko Ondasunen Erregistroari, aurretiaz idatzia gera dadin, bai eta Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Museo, Ondasun Higigarri eta Arkeologia Atalari.

5. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik 30 eguneko epea ematea jendaurrean egoteko, interesatuek egoki iruditzen zaizkion alegazioak aurkeztu ahal izateko.

Iruñean, bi milako azaroaren hogeita zortzian.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

Iragarkiaren kodea: a0102106