38. ALDIZKARIA - 2001eko martxoaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Aginduak

48/2001 FORU AGINDUA, otsailaren 26koa, Ekonomi eta Ogasun kontseilariak emana, hirugarren pertsonekiko eragiketen urteko aitorpena egiteko pezeta eta eurotako F-50 ereduak, hala nola haien barneko orriak ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarriekin ordezkatzeko diseinu fisiko eta logikoak onesten dituena.

Hirugarren pertsonekiko eragiketen urteko aitorpena arautzen duen uztailaren 1eko 265/1996 Foru Dekretuaren arabera, enpresariak eta profesionalak behartuta daude aldian behin eragiketa horien berri ematera.

Horretarako, Ekonomi eta Ogasun kontseilariak urtarrilaren 27an emandako 15/1997 Foru Aginduaren bidez, F-50 eredua onetsi zen, hirugarren pertsonekiko eragiketen urteko aitorpena egiteko. Horrekin batera, aitorpena euskarri magnetikoan aurkezteko jarraibideak eman ziren.

Kontuan harturik F-50 eredua egokitu beharra dagoela, aitorpena egiteko gainerako aitorpen ereduak arautzen dituzten egungo ezaugarri eta jarraipideen arabera, ezinbestekoa da haren edukia aldatzea. Horri dagokionez, balio bera emanen zaie zuzenean ordenagailuz irakurtzeko euskarrien baldintza eta diseinuei, eta Zergen arloko Administrazioari aurkezten zaizkion gainerako aitorpen motei. Horri eskerrak, ematen den informazioa tratatzeko modu egokiagoa ahalbidetzen da, eta horrekin batera, aukera ematen zaie aitorpena egin beharra duten zergadunei informazioa emateko duten obligazioa betetzeko.

Uztailaren 1eko 265/1996 Foru Dekretuko 6. artikuluan ahalmena ematen zaio Ekonomi eta Ogasun Departamentuari hirugarren pertsonekiko eragiketen urteko aitorpena egiteko eredu ofiziala onesteko, aitorpen hori ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrian aurkeztu edo telematika bidez igortzeko baldintza eta diseinuak onesteko, bai eta aitorpen hori zein egoeratan den nahitaezkoa finkatzeko ere. Halaber, ahalmena ematen zaio aipatu Departamentuari aitorpenak ordenagailu bidez zuzenean irakur daitezkeen euskarri kolektiboen bidez aurkezteko baimena emateko.

Gainera, Foru Agindu honen bidez onetsi diren aitorpen ereduak Europako moneta bakarra -euroa- erabiltzeko egokitu dira (Espainiak 1999ko urtarrilaren 1ean harturiko erabakia). Horrela, Foru Agindu honen bidez, Ekonomi eta Ogasun kontseilariak, euroa sartzeari buruzko abenduaren 17ko 46/1998 Legearen 33. artikuluan ageri den legezko gaitzearen arabera, eurotan eginen den hirugarren pertsonekiko eragiketen urteko aitorpenaren F-50 eredua onetsi du eta, horrekin batera, eurotako eredua erabiltzeko baldintzak finkatu.

Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legeko 36.2.b.) artikuluaren arabera, kontseilariek, beren departamentuko eskumenei dagokienez, Foru Agindu bidez erregelamendu ahalmena erabili ahalko dute.

Horrenbestez, ahalmen hori erabiliz,

AGINDU DUT:

Lehenengoa.-Pezeta eta eurotako F-50 ereduak onestea.

1. Pezeta eta eurotako F-50 ereduak onetsi dira: "Hirugarren pertsonekiko eragiketen urteko aitorpena". Eredu horiek Foru Agindu honen I. eta II. eranskinetan ageri dira eta dokumentu hauek osatzen dute:

a) Laburpen orria, bi ale izanen dituena, bata Administrazioarentzat eta bestea interesatuarentzat.

b) Barneko orriak, aitorpenean dauden pertsona edo entitateen zerrenda azalduko dutenak; horietako bakoitzak bi ale izanen ditu, bata Administrazioarentzat eta bestea interesatuarentzat.

c) Eranskin-orria, negozioko lokalen errentarien zerrenda azalduko duena; honek ere bi ale izanen ditu, bata Administrazioarentzat eta bestea interesatuarentzat.

2. Pezetatan den F-50 eredua -Foru Agindu honen I. eranskinean ageri dena- erabili beharko dute informazioa ematera behartuta egonik F-50 eurotako eredua (II. eranskina) ezin erabili dutenek. Atal honetan ezarritako kasu eta baldintzetan eurotako eredua erabiltzeko bidea izanda ere, aitorpena eurotan ez egitea hautatezen dutenek ere pezetatako eredua erabiliko dute.

3. Eurotan den F-50 eredua -Foru Agindu honen II. eranskinean ageri dena- erabili beharko dute kontabilitate liburuetako edo zerga arauek eskaturiko erregistroetako anotazioak, urteko aitorpenari dagokion urteko ekitaldi ekonomikoaren lehenbiziko egunetik, eurotan egitea erabaki duten zergadunek.

Eurotako F-50 eredua erabiltzeko aukera hartu dela ulertuko da eredu hori aurkezten bada.

Eurotako F-50 eredua aukeratzen bada ezin da atzera egin eta zergadunak hirugarren pertsonekiko eragiketei buruz aurkeztu behar dituen urteko aitorpen guztiak hartzen ditu bere baitan. Une horretatik aurrera, ezin izanen dira erabili pezetatako F-50 eredua, ez bada behintzat "pezeta" kontu-unitatea erabiltzeko salbuespenezko kasurik izaten, abenduaren 17ko 46/1998 Legearen 27. artikuluko 3. idatz-zatian eta abenduaren 23ko 2814/1998 Errege Dekretuan ezarritakoari jarraikiz. Aipatu den Legea euroa sartzeari buruzkoa da eta Errege Dekretuak, berriz, euroa sartzeari buruzko kontabilitate gaiei buruzko arauak onesten ditu. Kasu honetan Ekonomi eta Ogasun Departamentuari egoeraren berri eman behar zaio.

Bigarrena.-Ordenagailuak zuzenean irakur dezakeen euskarriaren diseinu fisiko eta logikoak onestea. Pezeta eta eurotako F-50 ereduak.

1. Foru Agindu honen III. eranskinean ageri diren diseinu fisiko eta logikoak onesten dira. Horien araberakoak izanen dira ordenagailuak zuzenean irakur ditzakeen euskarriak, Foru Agindu honen bidez onetsi direnak, pezeta eta eurotako F-50 ereduei dagozkien pertsona edo entitateen zerrendako barneko orrien eta negozioko lokalen errentarien zerrenda biltzen duen eranskin orriaren ordez aurkeztu ahal izateko.

2. Hirugarren pertsonekiko eragiketen urteko aitorpenetan 25 pertsona edo entitate baino gehiago biltzen badira, ordenagailuak zuzenean irakur dezakeen euskarrian aurkeztu beharko dira. Gainerakoetan aukerakoa izanen da ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrian aurkeztea.

3. Pezeta edo eurotako F-50 ereduetako aitorpenak banaka edo taldeka aurkeztu ahalko dira ordenagailuaren bidez zuzenean irakurtzeko euskarrian, dagokien fitxategiak aitortzaile baten edo gehiagoren datuak biltzen dituen.

Hirugarrena.-F-50 eredua nork aurkeztu behar duen.

F-50 ereduak erabili beharko dituzte hirugarren pertsonekiko eragiketen urteko aitorpenak arautzen dituen uztailaren 1eko 265/1996 Foru Dekretuko 1. artikuluan aipatutako pertsona fisiko eta juridikoek.

Laugarrena.-Pezeta edo eurotako F-50 ereduak paper inprimatuan aurkezteko tokia.

Hirugarren pertsonekiko eragiketen urteko aitorpena, pezeta edo eurotako F-50 ereduak, paper inprimatuan aurkezteko, Ekonomi eta Ogasun Departamentura jo beharko da.

Bosgarrena.-Pezeta edo eurotako F-50 ereduak ordenagailuak zuzenean irakurtzeko euskarrian aurkezteko tokia eta epea.

1. Banakako euskarria bada, Ekonomi eta Ogasun Departamentuan aurkeztuko dira, eta haiekin batera, Foru Agindu honetako seigarren ataleko 1. zenbakian aipatu agiriak aurkeztu beharko dira.

2. Euskarri kolektiboak badira, Ekonomi eta Ogasun Departamentuan aurkeztuko dira, eta haiekin batera, Foru Agindu honetako seigarren ataleko 2. zenbakian aipatu agiriak aurkeztu beharko dira.

Seigarrena.-Ordenagailuak zuzenean irakur ditzakeen euskarriak, pezeta edo eurotako F-50 ereduei dagozkienak, identifikatu eta aurkezteko modua.

1. Ordenagailuak zuzenean irakurtzeko euskarrian banakako aurkezpena egiten denean, aitorpen egileak dokumentu hauek aurkeztu beharko ditu:

1) Pezeta edo eurotako F-50 ereduko laburpen orriaren bi ale, bata Administrazioarentzat eta bestea interesatuarentzat, behar bezala sinatuak. Horietan agertuko dira aitortzaile sinatzailearen identifikazio datuak eta laburpen orrian eskatzen diren gainerako guztiak, aurkezpen kolektiboari buruzkoak izan ezik.

Horiek jasotzen dituen bulegoak zigilua jarri ondoren, aitortzaileak beretzat hartuko du pezeta edo eurotako F-50 ereduko laburpen orriaren interesatuarendako alea, eta horrek aurkeztu izanaren egiaztagiri balioa izanen du.

2) Ordenagailuaz zuzenean irakurtzeko euskarriak kanpoko aldean etiketa bat izanen du erantsita, eta horretan honako datuok jarriko dira, hurrenkera honetantxe:

a) Ekitaldia.

b) Aurkezpen eredua: F-50

c) Aitortzailearen identifikazio fiskaleko zenbakia (IFZ).

d) Aitortzailearen deiturak eta izena edo sozietatearen izena.

e) Aitortzailearen helbidea, herria eta posta kodea.

f) Harremanetarako pertsonaren deiturak eta izena.

g) Pertsona horren telefonoa eta luzapena.

h) Erregistroen kopuru osoa.

i) Euskarriaren dentsitatea: 1.600 edo 6.250 BPI, zintek bakarrik, eta 720 KB edo 1,44 MB 3 1/2"ko disketetan.

Datu horiek idazterakoan aski izanen da horietako bakoitza jartzea aurreko zerrendaren arabera dagokion letraren ondotik.

Artxiboak ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarri bat baino gehiago baldin badu, denek etiketa izanen dute zenbaki-segida jarrita: 1/n, 2/n, e.a.; "n" izanen da euskarrien kopuru osoa. Bigarren euskarriaren eta hurrengoen etiketan aurreko a), b), c) eta d) ataletan azaltzen diren datuak soilik jarriko dira.

2. Ordenagailuak zuzenean irakurtzeko euskarrian multzoan egindako aurkezpena azaltzen denean, horren egilea den pertsonak edo entitateak agiri hauek aurkeztu beharko ditu:

1) Pezeta edo eurotako F-50 ereduko laburpen orriaren bi ale, bata Administrazioarentzat eta bestea interesatuarentzat, behar bezala sinatuak. Horietan agertuko dira aurkeztu duen pertsona edo entitatearen identifikazio datuak, aitortzaileen eta zerrendako pertsona edo entitateen kopuru osoa, bai eta ekitaldia eta aurkezpen mota ere, dagokien laukitxoan jarrita.

Horiek jasotzen dituen bulegoak zigilua jarri ondoren, aitortzaileak beretzat hartuko du laburpen orriaren interesatuarendako alea, eta horrek aurkeztu izanaren egiaztagiri balioa izanen du.

2) Multzoan egindako aitorpenean ageri diren aitortzaile guztiei dagozkien pezeta edo eurotako F-50 ereduko laburpen orrien bi aleak (Administrazioarentzat eta interesatuarentzat), behar bezala sinatu eta beteak.

Horiek jasotzen dituen bulegoak zigilua jarri ondoren, aurkezleak hartuko ditu aitortzaileei dagozkien laburpen orrien interesatuarendako aleak. Hala ere, aurkezten diren laburpen orrien kopuruaren ondorioz komeni baldin bada, eta agirien bilketa arintzearren, zigilatutako aleak aurkezpena egin ondorengo egunen batean hartu ahalko ditu aurkezleak, eta hori dagokion unean jakinaraziko zaio.

3) Ordenagailuak zuzenean irakurtzeko euskarriak kanpoko aldean etiketa bat izanen du erantsita, eta horretan aurkezlearen honako datuok jarriko dira, hurrenkera honetantxe:

a) Ekitaldia.

b) Aurkezpen eredua: F-50

c) Aurkezlearen identifikazio fiskaleko zenbakia (IFZ).

d) Aurkezlearen deiturak eta izena edo sozietatearen izena.

e) Aurkezlearen helbidea, herria eta posta kodea.

f) Harremanetarako pertsonaren deiturak eta izena.

g) Pertsona horren telefonoa eta luzapena.

h) Erregistroen kopuru osoa.

i) Euskarriaren dentsitatea: 1.600 edo 6.250 BPI, zintek bakarrik, eta 720 KB edo 1,44 MB 3 1/2"ko disketetan.

j) Aurkeztutako aitortzaileen kopuru osoa.

k) Aurkeztutako aitortuen kopuru osoa.

Datu horiek idazterakoan aski izanen da horietako bakoitza jartzea aurreko zerrendaren arabera dagokion letraren ondotik.

Artxiboak ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarri bat baino gehiago baldin badu, denek etiketa izanen dute zenbaki-segida jarrita: 1/n, 2/n, e.a.; "n" izanen da euskarrien kopuru osoa. Bigarren euskarriaren eta hurrengoen etiketan aurreko a), b), c) eta d) ataletan azaltzen diren datuak soilik jarriko dira.

3. Zuzenean ordenagailuz irakurtzeko euskarriak beti behin-behinekoz jasoko dira, ondoren prozesatu eta konprobatzearen baldintzapean. Foru Agindu honetan ezarri diren diseinu eta zehaztapenen araberakoak ez direnean, edo ezin izaten bada haietako informazioa ikusi, aitortzaileari eskatuko zaio hamar egun baliodunetan zuzen dezala aurkeztutako euskarri informatikoak duen akatsa. Epe hori iragan eta oraindik ere zerbaitek eragozten badio Administrazioari eskatu dituen datuak ikustea, urteko aitorpena aurkeztu gabekotzat joko da, horrek dakartzan ondorio guztiekin, eta hala emanen zaio aditzera, arrazoien gainean, zergadunari.

4. Segurtasuna bermatzeko, zuzenean ordenagailuz irakurtzeko euskarriak ez dira itzuliko ez bada horrela espresuki eskatzen, eta orduan ezabatu eta euskarri berak edo antzekoak itzuliko dira.

Zazpigarrena.-Pezeta edo eurotako F-50 ereduak aurkezteko epea.

Hirugarren pertsonekiko eragiketen urteko aitorpena, pezeta edo eurotako F-50 eredua, bai paper inprimatuan, bai ordenagailuak zuzenean irakurtzeko euskarrian edo telematika bidez, urte bakoitzeko apirileko lehenengo hogei egun naturaletan aurkeztuko da, aurreko urte naturalean egindako eragiketei buruz.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Indarrik gabe utzi da Ekonomi eta Ogasun kontseilariak urtarrilaren 27an emandako 15/1997 Foru Agindua. Foru Agindu hark hirugarren pertsonekiko eragiketen urteko aitorpena egiteko F-50 eredua eta aitorpena euskarri magnetikoan aurkezteko jarraibideak onetsi zituen.

AZKEN XEDAPENA

Foru Agindu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra. Haren lehenbiziko aplikazioa 2000. urtean egindako eragiketetan izanen da, bai eta urte horretakoak izanik, 2001eko apirilaren lehenbiziko hogei egun naturaletan aurkeztu behar diren aitorpenetan.

Iruñean, bi mila eta bateko otsailaren hogeita seian.-Ekonomi eta Ogasun kontseilaria, Francisco Iribarren Fentanes.

I. ERANSKINA

II. ERANSKINA

III. ERANSKINA

F-50 Eredua aurkezteko ordenagailuak zuzenean irakur dezakeen euskarriaren diseinu fisiko eta logikoak

A) Euskarri magnetikoen ezaugarriak

Hirugarren pertsonekiko eragiketen urteko laburpena aurkezteko (F-50 eredua), ordenagailuak zuzenean irakur ditzakeen euskarriek ondoren aipatzen diren ezaugarriak izan beharko dituzte:

Zinta magnetikoa:

Pistak: 9

Dentsitatea: 1.600 edo 6.250 BPI.

Kodea: EBCDIC, maiuskulekin.

Etiketak: etiketarik gabe.

Markak: zintaren hasiera eta bukaeran.

250 idazguneko erregistroak.

Blokeo faktorea: 10

Disketeak:

3 1/2"koa, alde bikoa. Dentsitate bikoitzekoa (720 KB). MS-DOS sistema eragilea eta bateragarriak.

3 1/2"koa, alde bikoa. Dentsitate handikoa (1.44 MB). MS-DOS sistema eragilea eta bateragarriak.

ASCII kodea maiuskulekin, kontrol edo tabulazio karaktererik gabe.

250 idazguneko erregistroak.

3 1/2"ko disketeek fitxategi bakarra eduki beharko dute, RTPAXXXX izenekoa, eta hor XXXX izanen dira aitorpenari dagokion zerga ekitaldiaren lau zenbakiak. Fitxategi bakar honetan sartuko dira erregistro mota desberdinak, B) atalean aipatzen den hurrenkeran.

Fitxategiak diskete bat baino gehiago hartzen badu, behar beste fitxategitan zatitu beharko da. Fitxategi partzial bakoitzak RTPAxxxx.NNN (NNN=001, 002, ...) izena izanen du, eta hor xxxx izanen dira aitorpenari dagokion zerga ekitaldiaren lau zenbakiak, eta NNN fitxategiaren zenbaki kontsekutiboa, 001 zenbakitik hasita.

Artxibo partzialek erregistro osoak izanen dituzte beti, hau da, ezin izanen da fitxategia zatitu eta osoak ez diren erregistroak utzi fitxategi partzialetan.

B) DISEINU LOGIKOAK

Erregistroen deskribapena

Bi erregistro mota ezberdin izanen dira aitortzaile bakoitzarentzat. Lehenengo posizioaren bidez bereizten dira, irizpide hauen arabera:

1. mota: aitortzailearen erregistroa: identifikazio datuak eta aitorpenaren laburpena. 1. motako erregistroko diseinua (Foru Agindu honen atal hauetan aurrerago eta eranskinean ageri direnen modukoa).

2. mota: aitortuaren erregistroa eta higiezinaren erregistroa. 2. motako erregistroko diseinua (Foru Agindu honen atal hauetan aurrerago eta eranskinean ageri direnen modukoa).

Aurkezpenaren ordena erregistro motarena izanen da; 1. motako erregistro bakarra izanen da, eta 2. motako erregistroak, berriz, aitorpeneko aitortuak eta higiezinak bezainbeste. Ezberdinak izanen dira aitortuenak eta higiezinenak.

Eremu alfazenbakizko eta alfabetiko guztiak ezkerretik lerrokatuta aurkeztuko dira, eskuinaldetik txuriuneak dituztela, maiuskuletan eta karaktere berezirik gabe, eta bokal azentudunik gabe.

Hizkuntzaren berariazko karaktereetarako ISO-8859-1 kodifikazioa erabiliko da. Horrela, "Ñ" letrak ASCII 209 (Hex.D1) balioa izanen du eta "€" (maiuskulak) ASCII 199 (Hex.C7) balioa.

Zenbakizko eremu guztiak eskuinaldetik lerrokatuta aurkeztuko dira, ezkerretik zeroak dituztela, zeinurik gabe eta trinkotu gabe.

Eremu guztiek edukia izanen dute, eremua deskribatzerakoan kontrakorik zehazten ez bada behinik behin. Ez badute, zenbakizko eremuak zeroz beteko dira eta txuriunez alfazenbakizkoak eta alfabetikoak.

Aurkezpena multzoan egiten denean (aitortzaile bat baino gehiago artxibo berean), euskarriaren lehen erregistro gisa zero motako erregistro bat aurkeztuko da, atal honetan jarraian azaltzen den zero motako erregistroaren diseinuari jarraikiz. Horretan sartuko dira aurkezpenaren erantzulea den pertsona edo entitatearen datuak, eta hala eginen da, nahiz eta pertsona edo entitate hori euskarrian aitortzaile moduan ere aurkeztu. Jarraian ipiniko dira lehen aitortzailearen datuak (1. mota), eta ondoren aitortuak eta higiezinak (2. mota); gero hurrengo aitortzailearen datuak, eta horrela hurrenez hurren.

Fitxategiko lehen erregistroak (0 mota multzoan aurkezten denean edo 1. mota banaka aurkezten denean) 13 karaktereko eremua izanen du, 238-250 idazguneen artean, zigilu elektronikoa jartzeko. Nafarroako Zerga Ogasunak ematen dituen programa ofizialetan bakarrik jarriko da zigilu hori. Bestelako kasuetan txuriunez beteko da.

F-50 EREDUA

A.-0 Motako Erregistroa: Multzoan aurkeztea

IDAZGUN. IZAERA EREMUEN DESKRIPZIOA

1 Zenbakizkoa ERREGISTRO MOTA.

Konstantea '0' (zero).

2-4 Zenbakizkoa AURKEZPEN EREDUA.

Konstantea '347'.

5-8 Zenbakizkoa EKITALDIA.

Euskarrian sartutako aitorpenen zerga ekitaldiari dagozkion lau zenbakiak.

9-17 Alfazenbakizk. AURKEZLEAREN I.F.Z.

Aurkezlearen IFZ jarri beharko da. Eremu honek eskuinaldean egokiturik egon beharko du, azken idazgunea kontroleko karakterearena izanen da, eta ezkerraldeko idazguneak zeroz beteko dira, IFZaren osaera eta erabiltzeko modua arautzen duen martxoaren 9ko 338/1990 Errege Dekretuan eta Identifikazio Fiskaleko Zenbakia arautzen duen uztailaren 31ko 182/1990 Foru Dekretuan ageri diren arauei jarraikiz.

18-57 Alfazenbakizk. AURKEZLEAREN DEITURAK ETA IZENA EDO SOZIETATEAREN IZENA.

1. motako erregistroan aitortzailearentzat azaldutako irizpide berarekin beteko da.

58-109 Alfazenbakizk. AURKEZLEAREN HELBIDEA.

Eremu hau beste bederatzitan banatuta dago:

58-59 SG: Bide publikoaren siglak.

60-79 BIDE PUBLIKOA: Bide publikoaren izena.

Alfabetikoa izan behar du eta, beraz, izenean zenbakiak izanez gero letraz jarriko dira (adibidez: maiatzaren 2a, maiatzaren bia izanen da). Errepidea baldin bada, km laburduarekin bukatuko da.

80-84 ZENBAKIA: Etxearen zenbakia edo kilometro puntua (hamarrenik gabe).

Zenbakizkoa eta bost idazgunekoa izan behar du.

85-86 ESKAILERA.

87-88 SOLAIRUA.

89-90 ATEA.

91-95 POSTA KODEA: Aurkezlearen helbideari dagokiona. Zenbakizkoa eta bost idazgunekoa izan behar du.

96-107 UDALERRIA: hamabi idazgune hartzen ditu. Izenak hamabi karaktere baino gehiago baldin baditu, lehenengo hamabiak jarriko dira artikulurik eta preposiziorik gabe.

108-109 PROBINTZIAREN KODEA: aitortuaren erregistroan (2. mota) PROBINTZIAREN KODEA eremurako erabilitako irizpide berari jarraikiz beteko da. Zenbakizkoa.

110-114 Zenbakizkoa AITORTZAILEAK GUZTIRA.

Zenbakizko eremua, bost idazgunekoa.

Multzoko euskarrian sartutako pertsona edo entitate aitortzaile guztien kopurua jarriko da. (Grabatutako 1. motako erregistroen kopurua).

115-123 Zenbakizkoa AITORTUAK GUZTIRA.

Zenbakizko eremua, 9 idazgunekoa.

Euskarrian sartutako aitortu (erregistro) guztien kopurua jarriko da, alde batera utzita zein aitortzaileri dagokien.

Sartuko dira aitortuaren erregistroan ageri direnak (2. motako erregistroa) eta higiezinaren erregistroan ageri direnak (2. motako erregistroa).

124 Alfabetikoa EUSKARRI MOTA.

Gako hauetako bat beteko da:

'C': Informazioa zinta magnetikoan aurkezten bada.

'D': Informazioa disketean aurkezten bada.

125-173 Alfazenbakizk. HARREMANETARAKO PERTSONA.

Harremanetarako pertsonaren datuak. Eremu hau beste bitan zatituta dago:

125-133 TELEFONOA: Zenbakizko eremua, bederatzi idazgunekoa.

134-173 DEITURAK ETA IZENA: 1. motako erregistroan aitortzailearentzat azaldutako irizpide berarekin beteko da.

174-237 TXURIUNEAK.

238-250 Alfazenbakizk. ZIGILU ELEKTRONIKOA.

Multzoko aurkezpenetan zigilu elektronikoa jartzeko eremua. Nafarroako Zerga Ogasunak ematen dituen programa ofizialek soilik beteko dute. Bestelako edozein kasutan txuriz beteko da.

* Edukirik ez duten zenbakizko eremuak zeroz beteko dira.

* Edukirik ez duten alfazenbakizko eremuak eta alfabetikoak txuriz beteko dira.

* Zenbakizko eremu guztiak eskuinetara egokiturik eta ezkerretara zeroz beterik.

* Alfazenbakizko eremu guztiak eta alfabetiko guztiak ezkerretara egokiturik eta eskuinetara txuriz beterik, letra larrietan, karaktere berezirik eta azentudun bokalik gabe, non eta eremuaren deskripzioan besterik agintzen ez den.

F-50 EREDUA

B.-1. Motako Erregistroa: Aitortzailearen erregistroa

IDAZGUN. IZAERA EREMUEN DESKRIPZIOA

1 Zenbakizkoa ERREGISTRO MOTA.

Konstantea '1'.

2-4 Zenbakizkoa AITORPEN EREDUA.

Konstantea '347'.

5-8 Zenbakizkoa EKITALDIA.

Aitorpenaren zerga ekitaldiari dagozkion lau zenbakiak.

9-17 Alfazenbakizk. AITORTZAILEAREN I.F.Z.

Aitortzailearen IFZ jarri beharko da. Eremu honek eskuinaldean egokiturik egon beharko du, azken idazgunea kontroleko karakterearena izanen da, eta ezkerraldeko idazguneak zeroz beteko dira, IFZaren osaera eta erabiltzeko modua arautzen duen martxoaren 9ko 338/1990 Errege Dekretuan eta Identifikazio Fiskaleko Zenbakia arautzen duen uztailaren 31ko 182/1990 Foru Dekretuan ageri diren arauei jarraikiz.

18-57 Alfazenbakizk. AITORTZAILEAREN DEITURAK ETA IZENA EDO SOZIETATEAREN IZENA.

Pertsona fisikoa bada lehen deitura, tarte bat, bigarren deitura, tarte bat eta izen osoa, hurrenkera horretantxe.

Errenten esleipeneko erregimena duten pertsona juridikoen eta entitateen kasuetan sozietatearen izen osoa jarriko da, anagramarik gabe.

Ezin da inolaz ere merkataritza izena jarri.

58 Alfabetikoa EUSKARRI MOTA.

Gako hauetako bat beteko da:

'C': Informazioa zinta magnetikoan aurkezten bada.

'D': Informazioa disketean aurkezten bada.

59-107 Alfazenbakizk. HARREMANETARAKO PERTSONA.

Harremanetarako pertsonaren datuak. Eremu hau beste bitan banatuta dago:

59-67 TELEFONOA: Zenbakizko eremua, bederatzi idazgunekoa.

68-107 DEITURAK ETA IZENA: lehenengo deitura, tarte bat, bigarren deitura, tarte bat eta izen osoa, hurrenkera horretantxe.

108-120 Zenbakizkoa AITORPENAREN FROGAGIRIAREN ZENBAKIA.

Aitorpenari dagokion frogagiriaren zenbakia izanen da. Zenbakizko eremua, 13 idazgunekoa.

Eurotako F-50 ereduan izan beharreko frogagiriaren zenbakia sekuentziazko zenbakia izanen da, eta lehenengo hiru zenbakiak 348 kodea izanen.

121-122 Alfabetikoa AITORPEN OSAGARRIA EDO ORDEZGARRIA.

Salbuespenez bigarren aldiz edo ondoren aurkezten bada aitorpen bat, eremu hauetako bat bete beharko da nahitaez:

121 AITORPEN OSAGARRIA: "C" bat jarriko da, aitorpen hau aurkeztearen helburua baldin bada ekitaldi berean aurkezturiko beste aitorpen batean agertu behar baina agertu ez ziren hartzeak sartzea.

122 AITORPEN ORDEZGARRIA: "S" bat jarriko da, aitorpen hau aurkeztearen helburua baldin bada ekitaldi bereko aurreko aitorpen bat osorik baliogabetu eta ordeztea. Aitorpen ordezgarri batek aurreko aitorpen bat baizik ez dezake baliogabetu.

123-135 Zenbakizkoa AURREKO AITORPENAREN FROGAGIRIAREN ZENBAKIA.

Edozein kasutan zeroz bete beharko da.

136-144 Zenbakizkoa PERTSONA ETA ENTITATEAK GUZTIRA.

Aitortzaileari dagokion euskarrian ageri diren pertsona eta entitate guztiak (aitortuen erregistroan ageri direnak) jarri beharko dira (2. motako erregistroa). Aitortu bat erregistro batean baino gehiagotan azaltzen bada, zenbat aldiz azaldu

hainbeste aldiz konputatuko da. (2. motako erregistroen kopurua).

145-159 Zenbakizkoa ERAGIKETEN ZENBATEKOA GUZTIRA.

Zenbakizko eremua, 15 idazgunekoa.

Zeinurik eta hamarrenik gabe jarriko da aitortuen erregistroei dagokien "ERAGIKETEN ZENBATEKOA" (83-97 idazguneak).

Eredua pezetatako aurkezpen batena baldin bada (FROGAGIRIAREN ZENBAKIA eremua 347z hasten da), zenbatekoak pezetatan jasoko dira. Eredua eurotako aurkezpen batena bada (FROGAGIRIAREN ZENBAKIA eremua 348z hasten da), zenbatekoak euro zentimotan jasoko dira. Hortaz, zenbatekoak hamarrenik gabekoak izanen dira beti.

Multzoko euskarri batean sarturiko aitorpenak moneta berean azaldu beharko dira.

160-168 Zenbakizkoa HIGIEZINAK GUZTIRA.

Aitortzaileari dagokion euskarrian ageri diren higiezin guztiak (higiezinen erregistroan ageri direnak) jarri beharko dira (2. motako erregistroa). Higiezin bat erregistro batean baino gehiagotan azaltzen bada, zenbat aldiz azaldu

hainbeste aldiz konputatuko da. (2. motako erregistroen kopurua).

169-183 Zenbakizkoa NEGOZIO LOKALEN ERRENTAMENDU ERAGIKETEN ZENBATEKOA GUZTIRA.

Zenbakizko eremua, 15 idazgunekoa.

Zeinurik eta hamarrenik gabe jarriko da higiezinen erregistroei dagokien "ERAGIKETEN ZENBATEKOA" (100-114 idazguneak) eremuan azaltzen diren zenbatekoen batura.

Eredua pezetatako aurkezpen batena baldin bada (FROGAGIRIAREN ZENBAKIA eremua 347z hasten da), zenbatekoak pezetatan jasoko dira. Eredua eurotako aurkezpen batena bada (FROGAGIRIAREN ZENBAKIA eremua 348z hasten da), zenbatekoak euro zentimotan jasoko dira. Hortaz, zenbatekoak hamarrenik gabekoak izanen dira beti.

Multzoko euskarri batean sarturiko aitorpenak moneta berean azaldu beharko dira.

184-237 - TXURIUNEAK.

238-250 Alfazenbakizk. ZIGILU ELEKTRONIKOA.

Banakako aurkezpenetan zigilu elektronikoa jartzeko eremua. Nafarroako Zerga Ogasunak ematen dituen programa ofizialek soilik beteko dute. Bestelako edozein kasutan txuriz beteko da.

* Zenbateko guztiak positiboak izanen dira.

* Edukirik ez duten zenbakizko eremuak zeroz beteko dira.

* Edukirik ez duten alfazenbakizko eremuak eta alfabetikoak txuriz beteko dira.

* Zenbakizko eremu guztiak eskuinetara egokiturik eta ezkerretara zeroz beterik.

* Alfazenbakizko eremu guztiak eta alfabetiko guztiak ezkerretara egokiturik eta eskuinetara txuriz beterik, letra larrietan, karaktere berezirik eta azentudun bokalik gabe, non eta eremuaren deskripzioan besterik agintzen ez den.

F-50 EREDUA

C.-2.Motako Erregistroa: Aitortuaren erregistroa

IDAZGUN. IZAERA EREMUEN DESKRIPZIOA

1 Zenbakizkoa ERREGISTRO MOTA.

Konstantea '2'.

2-4 Zenbakizkoa AURKEZPEN EREDUA.

Konstantea '347'.

5-8 Zenbakizkoa EKITALDIA.

1. motako erregistroan idazgune hauexetan ageri dena jarri.

9-17 Alfazenbakizk. AITORTZAILEAREN I.F.Z.

1. motako erregistroan idazgune hauexetan ageri dena jarri.

18-26 Alfazenbakizk. AITORTUAREN I.F.Z.

Pertsona fisikoa bada aitortuaren I.F.Z. jarriko da, IFZaren osaera eta erabiltzeko modua arautzen duen martxoaren 9ko 338/1990 Errege Dekretuan eta Identifikazio Fiskaleko Zenbakia arautzen duen uztailaren 31ko 182/1990 Foru Dekretuan ageri diren arauei jarraikiz.

Hartzailea errenten esleipeneko erregimena duen entitatea bada (ondasunen komunitatea, sozietate zibila, herentzia jasogabea, e.a.), hari dagokion identifikazio fiskaleko zenbakia jarriko da.

Eremu hau eskuinetara egokiturik egonen da, eta azken idazgunea kontrol karakterea izanen da. Ezkerreko idazguneak zeroz beteko dira.

Hartzaileak adin txikikoak badira eta I.F.Z. ez badute, eremu hau ez da beteko; horren ordez, "Legezko ordezkariaren I.F.Z." eremuan legezko ordezkariaren (aita, ama edo tutorearen) I.F.Z. jarriko da.

27-35 Alfazenbakizk. LEGEZKO ORDEZKARIAREN I.F.Z.

Hartzailea adin txikikoa bada, legezko ordezkariaren (aita, ama edo tutorearen) identifikazio fiskaleko zenbakia jarriko da eremu honetan.

Beste edozein kasutan tarte hutsak utziko dira.

36-75 Alfazenbakizk. AITORTUAREN DEITURAK ETA IZENA EDO SOZIETATEAREN IZENA.

a) Pertsona fisikoa bada lehen deitura, tarte bat, bigarren deitura, tarte bat eta izen osoa, hurrenkera horretantxe. Hartzailea adin txikikoa bada, adin txikikoaren deiturak eta izena jarriko dira eremu honetan.

b) Errenten esleipeneko entitateak eta pertsona juridikoak badira, entitatearen izen osoa jarriko da, anagramarik gabe.

76 Alfabetikoa ORRI MOTA.

Konstantea 'D'.

77-81 Zenbakizkoa PROBINTZIAREN/HERRIALDEAREN KODEA.

77-78 PROBINTZIAREN KODEA:

Zenbakizko eremua, bi idazgunekoa. Espainian finkagune iraunkorra izanik aritzen diren egoitzadunen edo egoitza gabeen kasuan, aitortuaren helbide fiskalari dagokiona jarriko da. Aitortuaren helbideko probintziari edo, hala denean, hiri autonomoari dagozkion bi digituak jarriko dira, zerrenda honen arabera:

ARABA 01

ALBACETE 02

ALACANT 03

ALMERIA 04

ASTURIAS 33

AVILA 05

BADAJOZ 06

BARTZELONA 08

BURGOS 09

CACERES 10

CADIZ 11

KANTABRIA 39

CASTELLO 12

CEUTA 51

CIUDAD REAL 13

KORDOBA 14

CORUA 15

CUENCA 16

GIRONA 17

GRANADA 18

GUADALAJARA 19

GIPUZKOA 20

HUELVA 21

HUESCA 22

ILLES BALEARS 07

JAEN 23

LEON 24

LLEIDA 25

LUGO 27

MADRIL 28

MALAGA 29

MELILLA 52

MURTZIA 30

NAFARROA 31

OURENSE 32

PALENTZIA 34

PALMAS, LAS 35

PONTEVEDRA 36

ERRIOXA 26

SALAMANCA 37

S.C. TENERIFEKOA 38

SEGOVIA 40

SEVILLA 41

SORIA 42

TARRAGONA 43

TERUEL 44

TOLEDO 45

VALENTZIA 46

VALLADOLID 47

BIZKAIA 48

ZAMORA 49

ZARAGOZA 50

Egoitzarik eta finkagune iraunkorrik ez dutenen kasuan 99 jarriko da.

79-81 HERRIALDEAREN KODEA.

Zenbakizko eremua, 3 idazgunekoa.

Egoitzarik eta finkagune iraunkorrik ez dutenen kasuan XXX jarriko da; XXX izanen da aitortuaren egoitza herrialdearen kodea, Ekonomi eta Ogasun kontseilariak otsailaren 15ean emandako 26/2000 Foru Aginduaren V. eranskinean ageri diren herrialde eta lurraldeen gakoen arabera.

Beste edozein kasutan zeroz beteko da.

82 Alfabetikoa KODEAREN GAKOA

Honakoaren arabera dagokiona jarriko da:

A 500.000 pezetatik (3.005,06 eurotik) gorako ondasun eta zerbitzuak erostea.

B 500.000 pezetatik (3.005,06 eurotik) gorako ondasun eta zerbitzuak ematea.

C Hirugarrenen konturako kobrantzak, 50.000 pezetatik (300,51 eurotik) gorakoak.

D Entitate publikoek edozein enpresa edo lanbide jardueratatik aparte 500.000 pezetatik (3.005,06 eurotik) gorako ondasun edo zerbitzuak erostea

E Administrazio Publikoek emandako dirulaguntza, sorospen eta laguntzak, 500.000 pezetatik (3.005,06 eurotik) gorakoak.

(Dirulaguntza, sorospen eta laguntza horiek ematen dituzten Administrazio Publikoek soilik erabiltzeko gakoa; laguntzen hartzaileek ez dute gako hori inolaz ere erabili behar).

83-97 Zenbakizkoa ERAGIKETEN ZENBATEKOA.

Eragiketen zenbateko osoa jarriko da, zeinurik eta hamarrenik gabe, aseguru entitateek izan ezik, horiek aseguru eragiketak eta gainerakoak bereizita azalduko baitituzte, eta orobat negozio lokalen errentatzaile eta errentariek ere, bereizita jarriko baitituzte negozio lokalen errentamendu eragiketak eta gainontzekoak.

Eredua pezetatako aurkezpen batena baldin bada (FROGAGIRIAREN ZENBAKIA eremua 347z hasten da), zenbatekoak pezetatan jasoko dira. Eredua eurotako aurkezpen batena bada (FROGAGIRIAREN ZENBAKIA eremua 348z hasten da), zenbatekoak euro zentimotan jasoko dira. Hortaz, zenbatekoak hamarrenik gabekoak izanen dira beti.

Multzoko euskarri batean sarturiko aitorpenak moneta berean azaldu beharko dira.

98 Alfabetikoa ASEGURU ERAGIKETA.

(Aseguru entitateak soilik).

Aseguru entitateek 'X' bat jarriko dute eremu honetan aseguru eragiketak identifikatzeko; gainerako eragiketetatik bereizita jarri beharko dituzte.

99 Alfabetikoa NEGOZIO LOKALAREN ERRENTAMENDUA.

(Negozio lokalen errentatzaileak eta errentariak soilik).

Eremu honetan 'X' bat jarriko da negozio lokalen errentamendu eragiketen kasuan; gainerako eragiketetatik bereizita jarri beharko dituzte.

Gainera, errentatzaileek HIGIEZINEN ERREGISTROAri dagozkion eremuak bete beharko dituzte, aitorpenari dagokion urte naturaleko errentamendu bakoitzaren zenbateko osoa jarriz, 'B' (salmentak) gakoan sartu den ala ez kontuan hartu gabe.

100-250 - TXURIUNEAK.

* Zenbateko guztiak positiboak izanen dira.

* Edukirik ez duten zenbakizko eremuak zeroz beteko dira.

* Edukirik ez duten alfazenbakizko eremuak eta alfabetikoak txuriz beteko dira.

* Zenbakizko eremu guztiak eskuinetara egokiturik eta ezkerretara zeroz beterik.

* Alfazenbakizko eremu guztiak eta alfabetiko guztiak ezkerretara egokiturik eta eskuinetara txuriz beterik, letra larrietan, karaktere berezirik eta azentudun bokalik gabe, non eta eremuaren deskripzioan besterik agintzen ez den.

F-50 EREDUA

C.-2. Motako Erregistroa: Higiezinen erregistroa

IDAZGUN. IZAERA EREMUEN DESKRIPZIOA

1 Zenbakizkoa ERREGISTRO MOTA.

Konstantea '2'.

2-4 Zenbakizkoa AURKEZPEN EREDUA.

Konstantea '347'.

5-8 Zenbakizkoa EKITALDIA

1. motako erregistroan idazgune hauexetan ageri dena jarri.

9-17 Alfazenbakizk. AITORTZAIALEAREN I.F.Z.

1. motako erregistroan idazgune hauexetan ageri dena jarri.

18-26 Alfazenbakizk. ERRENTARIAREN I.F.Z..

Pertsona fisikoa bada errentariaren I.F.Z. jarriko da, IFZaren osaera eta erabiltzeko modua arautzen duen martxoaren 9ko 338/1990 Errege Dekretuan eta Identifikazio Fiskaleko Zenbakia arautzen duen uztailaren 31ko 182/1990 Foru Dekretuan ageri diren arauei jarraikiz.

Hartzailea errenten esleipeneko erregimena duen entitatea bada (ondasunen komunitatea, sozietate zibila, herentzia jasogabea, e.a.), hari dagokion identifikazio fiskaleko zenbakia jarriko da.

Eremu hau eskuinetara egokiturik egonen da, eta azken idazgunea kontrol karakterea izanen da. Ezkerreko idazguneak zeroz beteko dira.

Hartzaileak adin txikikoak badira eta I.F.Z. ez badute, eremu hau ez da beteko; horren ordez, "Legezko ordezkariaren I.F.Z." eremuan legezko ordezkariaren (aita, ama edo tutorearen) I.F.Z. jarriko da.

27-35 Alfazenbakizk. LEGEZKO ORDEZKARIAREN I.F.Z.

Hartzailea adin txikikoa bada, legezko ordezkariaren (aita, ama edo tutorearen) identifikazio fiskaleko zenbakia jarriko da eremu honetan.

Beste edozein kasutan tarte hutsak utziko dira.

36-75 Alfazenbakizk. ERRENTARIAREN DEITURAK ETA IZENA EDO SOZIETATEAREN IZENA.

a) Pertsona fisikoa bada lehen deitura, tarte bat, bigarren deitura, tarte bat eta izen osoa, hurrenkera horretantxe. Hartzailea adin txikikoa bada, adin txikikoaren deiturak eta izena jarriko dira eremu honetan.

b) Errenten esleipeneko entitateak eta pertsona juridikoak badira, sozietatearen izena edo entitatearen izen osoa jarriko da, anagramarik gabe.

76 Alfabetikoa ORRI MOTA.

Konstantea 'I'.

77-99 - TXURIUNEAK.

100-114 Zenbakizkoa ERAGIKETAREN ZENBATEKOA.

Aitorpeneko urte naturalari dagokion negozio lokalaren errentamenduaren zenbateko osoa jarriko da, zeinurik eta hamarrenik gabe, edozein dela ere haren zenbatekoa.

Eredua pezetatako aurkezpen batena baldin bada (FROGAGIRIAREN ZENBAKIA eremua 347z hasten da), zenbatekoak pezetatan jasoko dira. Eredua eurotako aurkezpen batena bada (FROGAGIRIAREN ZENBAKIA eremua 348z hasten da), zenbatekoak euro zentimotan jasoko dira. Hortaz, zenbatekoak hamarrenik gabekoak izanen dira beti.

Multzoko euskarri batean sarturiko aitorpenak moneta berean azaldu beharko dira.

115-139 Alfazenbakizk. KATASTROKO ERREFERENTZIA.

Errentan hartutako negozio lokalari dagokion katastro erreferentzia jarriko da.

140-141 Zenbakizkoa PROBINTZIAREN KODEA.

Errentan hartutako negozio lokalaren probintziari edo, hala denean, hiri autonomoari dagozkion bi digituak jarriko dira, zerrenda honen arabera:

ARABA 01

ALBACETE 02

ALACANT 03

ALMERIA 04

ASTURIAS 33

AVILA 05

BADAJOZ 06

BARTZELONA 08

BURGOS 09

CACERES 10

CADIZ 11

KANTABRIA 39

CASTELLO 12

CEUTA 51

CIUDAD REAL 13

KORDOBA 14

CORUA 15

CUENCA 16

GIRONA 17

GRANADA 18

GUADALAJARA 19

GIPUZKOA 20

HUELVA 21

HUESCA 22

ILLES BALEARS 07

JAEN 23

LEON 24

LLEIDA 25

LUGO 27

MADRIL 28

MALAGA 29

MELILLA 52

MURTZIA 30

NAFARROA 31

OURENSE 32

PALENTZIA 34

PALMAS, LAS 35

PONTEVEDRA 36

ERRIOXA 26

SALAMANCA 37

S.C. TENERIFEKOA 38

SEGOVIA 40

SEVILLA 41

SORIA 42

TARRAGONA 43

TERUEL 44

TOLEDO 45

VALENTZIA 46

VALLADOLID 47

BIZKAIA 48

ZAMORA 49

ZARAGOZA 50

142-165 Alfazenbakizk. UDALERRIA.

Errentan hartutako negozio lokalari dagokiona jarriko da.

166-167 Alfabetikoa S.G. (KALEA, PLAZA, ETORB.).

Errentan hartutako negozio lokalaren helbidearen siglak, gako hauen arabera:

AL= Zumardia, Herrixka

AP= Apartamentua

AV= Etorbidea

BL= Blokea

BO= Auzoa

CH= Txaleta

CL= Kalea

CM= Bidea

CO= Kolonia

CR= Errepidea

CS= Baserria

CT= Aldapa

ED= Eraikina

GL= Glorieta

GR= Auzunea

LU= Tokia

ME= Merkatua

MU= Udalerria

MZ= Etxesaila

PB= Herria

PG= Poligonoa

PJ= Pasaia

PQ= Parkea

PZ= Plaza

PR= Luzapena

PS= Pasealekua

RB= Ranbla

RD= Ingurabidea

TR= Zeharkalea

UR= Auzoberria

168-187 Alfabetikoa BIDE PUBLIKOAREN IZENA.

Errentan hartutako negozio lokalaren helbideko bide publikoaren izena. Alfabetikoa izan behar du eta, beraz, izenean zenbakiak izanez gero letraz jarriko dira (adibidez: maiatzaren 2a, maiatzaren bia izanen da). Izen osoa sartzen ez bada, ez jarri artikulu, preposizio edo konjuntziorik, eta laburdura orokorrak erabili. Errepidea baldin bada, km laburduarekin bukatuko da.

188-192 Zenbakizkoa ZENBAKIA.

Zenbakizkoa hamarrenik gabe.

Errentan hartutako negozio lokalaren helbideko bide publikoaren zenbakia.

193-194 Alfazenbakizk. ESKAILERA.

Errentan hartutako negozio lokalaren helbideko eskailera.

195-196 Alfazenbakizk. SOLAIRUA.

Errentan hartutako negozio lokalaren helbideko solairua.

197-198 Alfazenbakizk. ATEA.

Errentan hartutako negozio lokalaren helbideko atea.

199-250 Alfazenbakizk. TXURIUNEAK.

* Zenbateko guztiak positiboak izanen dira.

* Edukirik ez duten zenbakizko eremuak zeroz beteko dira.

* Edukirik ez duten alfazenbakizko eremuak eta alfabetikoak txuriz beteko dira

* Zenbakizko eremu guztiak eskuinetara egokiturik eta ezkerretara zeroz beterik.

* Alfazenbakizko eremu guztiak eta alfabetiko guztiak ezkerretara egokiturik eta eskuinetara txuriz beterik, letra larrietan, karaktere berezirik eta azentudun bokalik gabe, non eta eremuaren deskripzioan besterik agintzen ez den.

Iragarkiaren kodea: A0102220