113. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 17a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

G A Z T E L U B E R R I

Oihan enkantea

Udalak, Nafarroako Gobernuak behar bezala baimendurik, ahozko posturen bidezko enkantean saldu nahi du ondoko oihan aprobetxamendua:

2001. urteko oihan plana:

Lote bakarra: "Reservo" alderdian, 1.080 ler gorri, 516,320 metro kubiko zur egiten dutenak. Hasierako prezioa: 2.866.609 pezeta.

Enkantea 2001eko urriaren 6an eginen da, eguerdiko hamabietan, Gazteluberriko Udaletxeko aretoan.

Enkantean parte hartzeko, ondoko dokumentuak aurkeztu beharko dira, nahitaez:

Enpresaren sailkapen agiria.

Ordainagiria, fidantza gisa hasierako prezioaren % 2 pausatu dela erakusten duena.

Baldintza tekniko eta ekonomiko-administratiboen pleguak ikusgai daude Udal idazkaritzan.

Gazteluberrin, bi mila eta bateko abuztuaren hogeita bederatzian. Alkate udalburua, José Hernández Aristu

Iragarkiaren kodea: A0109337