113. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 17a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

G O Ñ I

Kontratazio iragarkia

Xedea: zolaketako obrak, Goñin.

Espedientearen tramitazioa: presako prozedura.

Adjudikatzeko modua eta prozedura: lehiaketa, prozedura irekian.

Hasierako prezioa: 8.084.079 pezeta.

Behin-behineko bermea: hasierako aurrekontuaren ehuneko 2 (% 2).

Behin betiko bermea: adjudikazio prezioaren ehuneko 4 (% 4).

Lanak egiteko denbora: hiru hilabete.

Proposamenak aurkezteko epea: hogeita sei egun natural, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzinera.

Proposamenak aurkezteko lekua: Goñerriko Udaletxean, Aizpunen, honako ordu hauetan: astelehen eta ostegunetan, arratsaldeko bostetatik zazpiak arte, eta asteazkenetan, eguerdiko hamabietatik arratsaldeko biak arte.

Dokumentazioa: interesatuek eskura izanen dute Copy-ya kopia dendan (Taxoare kalea, 10, Iruña).

Goñin (Goñerri), bi mila eta bateko abuztuaren hogeita bederatzian. Alkate udalburua, Guillermo Lasa Armendáriz.

Iragarkiaren kodea: A0109267