113. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 17a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

V I A N A

Deialdia, biltontzitik Vianako industrialdera hornidura eramateko proiektuak ukituriko finkak okupatu aitzineko aktak egiteko

2001eko otsailaren 8an hasiera eman zitzaion desjabetzeko espedienteari eta jendaurrean jarri zen, 15 egunetan, biltontzitik Vianako industrialdera hornidura eramateko proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda.

Proiektua eta hark ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda behin betikoz onetsi zituen Vianako Udalak, 2001eko ekainaren 18an, eta onespen horrek berarekin zekarren onura publikoa eta okupatu beharra deklaratzea.

Halaber, Nafarroako Gobernuak, uztailaren 30eko 207/2001 Foru Dekretuaren bidez, presakoa deklaratu zuen hark ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa.

Beraz, Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko 1954ko

abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluari jarraikiz,

Ebatzi dut:

1. Proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei dei egitea, 2001eko urriaren 2an Vianako Udalera ager daitezen, ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aitzineko aktak egitera, eta behar baldin bada, behin- betiko okupaziokoak ere bai.

2. Egintza horretara ondasun eta eskubideen titularrek berek joan behar dute edota haien izenean jarduteko behar den baimena duen bertze norbaitek ordezka ditzake. Bertan titulartasuna egiaztatzen duten agiriak (jabetza erregistroko ohar arrunta eta esktriturak) eta kontribuzioaren azken ordainagiria aurkeztu behar dira. Notario nahiz peritua ekartzen ahalko dute, betiere beren kontura.

3. María Carmen Uriz Lusarreta andrea eta Lorenzo Eizmendi Apellaniz jauna administrazioaren peritu izendatzea.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Vianako Udaleko iragarki oholean argitaratuko da, eta ukitutako titularrei jakinaraziko zaie banan-banako zitazio zedularen bitartez. Halaber, adierazten da argitalpen hau egiten dela Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.4 artikuluak zehazten dituen ondorioak izan ditzan, titularra ezezaguna denean edo haren helbidearen berri ez dagoenean.

Vianan, bi mila eta bateko abuztuaren hogeita hamarrean. Alkate udalburua, sinadura ulertezina.

PROIEKTUA: BILTONTZITIK VIANAKO INDUSTRIALDERA HORNIDURA ERAMATEA

Aktak egiteko egunak

Jabea: Luis Echeverria Sainz. Finkak: VI-164 (6. poligonoa, 23. lurzatia). Eguna: 01/10/02. Ordua: 9:30. Tokia: Vianako Udaletxea.

Jabea: Manufacturas Nicolás, S.A. Finkak: VI-145 (13. poligonoa, 497. lurzatia). Eguna: 01/10/02. Ordua: 10. Tokia: Vianako Udaletxea.

Jabea: Fernando Ancín Pérez senideak. Finkak: VI-151 (6. poligonoa, 501. lurzatia). Eguna: 01/10/02. Ordua: 10:30. Tokia: Vianako Udaletxea.

Jabea: Cimoc, S.L. Finkak: VI-167 (6. poligonoa, 138. lurzatia). Eguna: 01/10/02. Ordua: 10:30. Tokia: Vianako Udaletxea.

Iragarkiaren kodea: A0109171