113. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 17a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

V I L L A F R A N C A

Hasierako onespena, herrilarreen eta herrilurren aprobetxamenduen gaineko ordenantzako aldaketari, hura aldatzen duen xedapen gehigarriaren bidez

Villafrancako (Nafarroa) Udalak, 2001eko uztailaren 5ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen xedapen gehigarri bat sartzea Villafrancako (Nafarroa) herrilarreen eta herrilurren gaineko ordenantzetan, aipatu ordenantzak aldatzeko. Aipatu xedapenak arautzen du zerri aziendaren ustiategietan zerri aziendaren simaurrak eta hondakinak (mindak) isurtzea, nekazariek ongarri gisa erabiltzen baitituzte.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legeko 325. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da, aldez aurretik iragarkia jarriz Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaleko iragarki oholean, hogeita hamar eguneko epean, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta erreklamazioak, kexak eta oharrak aurkez ditzaten.

Villafrancan, bi mila eta bateko abuztuaren zortzian. Alkatea, Julián León Merino.

Iragarkiaren kodea: a0108650