113. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 17a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

X A B I E R

Plan bereziaren hasierako onespena

Xabierko Udalak, 2001eko apirilaren 9an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Xabierren "Sierra de Peña" parke eolikoa ezartzeko plan berezia, Eólica Sierra de Peña, S.A.k sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru legeko 90.2 eta 117. artikuluetan eta otsailaren 26ko 125/1996 Foru Dekretuko, parke eolikoak ezartzea arautzen baitu, 6. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, hura aztertu eta bidezko alegazioak aurkeztu ahal izateko.

Xabierren, bi mila eta bateko apirilaren hamaikan. Alkate udalburua, Angel Ciprés Esparza.

Iragarkiaren kodea: a0108652