113. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 17a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

LOS ARCOS ALDEKO GIZARTE ZERBITZU OINARRIZKOEN MANKOMUNITATEA

2001eko aurrekontu orokor eta bakarrean kreditu bereziak sortzeko espedientea hasiera batean onetsirik

Los Arcos aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateak, 2001eko abuztuaren 9an egin batzarrean, hasiera batean onetsi zuen 2001eko aurrekontu orokor eta bakarrean kreditu bereziak sortzeko espedientea, "Santa Maria Zaharren Egoitza" erakunde autonomorako. Hona haren laburpena:

Aurrekontuko aldaketak:

1-312-622 kontusaila. Zahar Etxea handitzeko etxebizitza erosi eta zaharberritzea: 21.936.800 pezeta.

1-312-625 kontusaila. Zahar Etxea handitzeko etxebizitza hornitzea: 3.189.710 pezeta.

Aldaketak, osotara: 25.126.510 pezeta.

Finantzabideak:

1-755 kontusaila. Dirulaguntza, Zahar Etxea handitzeko etxebizitza erosi eta zaharberritu beharrez: 17.558.557 pezeta.

1-917 kontusaila. Mailegua, Zahar Etxea handitzeko: 7.567.953 pezeta.

Finantzabideak, osotara: 25.126.510 pezeta.

Diruzaintzako gerakinen bizkar: 0 pezeta.

Hori guztia eginen da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 212. artikuluak eta ondokoek xedatutakoaren indarrez.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluarekin bat, espediente hau jendaurrean egonen da 15 egun baliodunean, udal idazkaritzan, nahi duenak azter dezan eta, horrela behar badu, egoki iruditzen zaizkion erreklamazioak aurkez ditzan.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, horrela onetsitako espedientea behin betikotzat joko da eta betetzat, orobat, hura laburturik argitaratzeko tramitea.

Los Arcosen, bi mila eta bateko abuztuaren hamarrean. Mankomunitateburua, Jerónimo Gómez Ortigosa.

Iragarkiaren kodea: A0108610