113. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 17a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

224/2001 FORU AGINDUA, abuztuaren 29koa, Ekonomi eta Ogasun kontseilariak emana, Patricio Fernández Viguera jauna Nafarroako Estatistika Kontseiluko kide izendatzen duena.

Nafarroako Estatistikari buruzko ekainaren 27ko 11/1997 Foru Legearen 36. artikuluan eta Nafarroako Estatistika Kontseiluaren antolamendu eta funtzionamendurako Erregelamendua onesten duen urriaren 19ko 308/1998 Foru Dekretuaren 6. artikuluan ezarrita dago nork osatzen duten Nafarroako Estatistika Kontseilua.

Azaroaren 22ko 598/1999 Foru Dekretuaren eta irailaren 25eko 317/2000 Foru Dekretuaren bidez Kontseiluko kideen izenak eman ziren.

Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuak Nafarroako Estatistika Kontseiluan zuen ordezkaria aldatzea eskatu duenez, bidezko da horren ordez beste bat jartzea.

Irailaren 25eko 317/2000 Foru Dekretuko 3. artikuluak, Ekonomi eta Ogasun kontseilariari, Nafarroako Estatistika Kontseiluko lehendakaria baita, ahalmena ematen dio kideak aldatzeko, Batzordean ordezkaturik dauden departamentu eta erakundeek proposatuta.

Horrenbestez, departamentu horretako kontseilariak proposaturik eta Nafarroako Estatistika Kontseiluaren txostena ikusita,

AGINDU DUT:

1. artikulua. Carlos López Ruiz jauna, orain arte Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuaren ordezkari Nafarroako Estatistika Kontseiluan, kontseilukide kargutik kentzea.

2. artikulua. Patricio Fernández Viguera jauna Nafarroako Estatistika Kontseiluko kide izendatzea Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuaren ordezkaria izan dadin.

3. artikulua. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, bi mila eta bateko abuztuaren hogeita bederatzian.-Ekonomi eta Ogasun kontseilaria, Francisco J. Iribarren Fentanes.

Iragarkiaren kodea: A0109295