113. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 17a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Z U B I E T A

2002ko ur tasa

Zubietako Udalak, 2001eko abuztuaren 3ko bilkuran eta erregelamenduaren araberako gehiengoa izanik, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen: etxeko kontsumorako ur tasa honelakoa izanen da 2002an:

-Kontsumituriko 300 metro kubiko bitarte, 19 euroko kuota finkoa (3.161 pezeta) gehi BEZa.

-Gainerakoa, hots, 300 metro kubikotik goiti, 0,10 euro (17 pezeta) gehi BEZa, kontsumituriko metro kubiko bakoitzeko.

Argitara ematen da orok jakin dezan. Erabakiaren aurka ondoko errekurtso hauetakoren bat jarri ahalko da:

Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabakia argitaratu eta hilabetean.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko sailari zuzendua, erabakia argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean; aurretik eta aukeran, berraztertzeko errekurtsoa jar daiteke, osoko bilkurari zuzendua eta hilabeteko epean.

Zubietan, bi mila eta bateko abuztuaren zortzian. Alkatea, Venancio Baleztena Santesteban.

Iragarkiaren kodea: A0108575