113. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 17a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Z U B I E T A

Ordenantza fiskalen aldaketa. Hasierako onespena

Zubietako Udalak, 2001eko abuztuaren 3ko osoko bilkuran, legezko quoruma zuela erabaki zuen hasiera batez onestea ondoko ordenantza fiskal hauen aldaketa:

1.-Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala. Ordenantzako 5. artikuluko tarifak aldatu dira.

2.-Auzolana eta bidelana arautzen dituen ordenantza. Librantzagatik ordaindu beharreko zenbatekoak aldatu dira, ordenantzako 8. artikulukoak.

Jakinarazten da aldaketak eta udal erabakia bera Udalaren iragarki oholean egonen direla jendaurrean hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta bidezko interesa dutenek idazkaritzan egonen den espedientea aztertu eta egoki juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Aipatu epea erreklamaziorik gabe bukatzen bada aldaketak behin betikoz onetsitzat joko dira.

Zubietan, bi mila eta bateko abuztuaren zortzian. Alkatea, Venancio Baleztena Santesteban.

Iragarkiaren kodea: A0108573