113. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 17a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R B I N T Z A N A

2000. urteko kontuen espedientea Behin betiko onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/90 Legearen 305. artikuluan xedatutakoarekin bat, Berbintzanako Udaleko Kontuen Batzordeak 2001eko apirilaren 6an adostasun txostena eman zion 2000ko aurrekontu orokor eta bakarreko likidazioaren eta 2000ko kontuen espedienteari. Ondoren, 65. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, 2001eko maiatzaren 28koan, argitaratu eta jendaurrean egon zen hamabost egunez, ekainaren 14ra arte. Epe horretan ez zen alegaziorik aurkeztu.

Nafarroako Toki Administrazioaren 6/90 Foru Legearen 305.3 artikuluak aurreikusi bezala, eta aurreko tramiteak bete direnez, kontuak onesteko espediente hori behin betikoz onetsi da 2001eko uztailaren 26ko osoko bilkuran. Horren berri ematen da behar diren ondorioetarako.

Berbintzanan, bi mila eta bateko abuztuaren bian. Alkate udalburua, Carmen Terés Suescun.

Iragarkiaren kodea: A0108571