113. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 17a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Prozedura irekiko esleipena, Sanduzelaiko BBPBko "C" Unitatea (Cuatro Vientosko bidegurutzea) urbanizatzeko lanak egiteko

Hirigintzako Udal Gerentziaren Kontseiluak, 2001eko uztailaren 27an egin bilkuran, erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

"Hirigintzako Gerentziaren Kontseiluak 2001-03-30ean harturiko erabakiaren bidez prozedura irekirako deialdia egin ondotik, eta lehiaketan esku hartu duen kontratazio mahaiaren 2001-07-23ko akta ikusirik, harekin bat etorri eta honako hau erabaki da:

1. Sanduzelaiko BBPBko "C" Unitatea (Cuatro Vientosko bidegurutzea) urbanizatzeko lanak Construcciones Azpíroz y Saralegui, S.L. enpresari esleitzea, 41.338.475 pezetaren truke, BEZa barne, lehiaketa arautu zuten baldintzei jarraikiz, eta lanak bi hilabete eta erdiko epean egiteko.

2. Construcciones Azpíroz y Saralegui, S.L.ren alde 35.636.617 pezetako diru kopurua baimendu eta xedatzea, zeina erabiliko baita Hirigintzako Udal Gerentzian indarra duen aurrekontuko kontusail honen kontura: 30-43222-601010, "U.I.VI-Sanduzelai".

Erabaki hau ez da behin betikoa administrazio bidean, eta bere aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, Hirigintzako Udal Gerentziaren Kontseiluari edo Iruñeko Udaleko osoko bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik.

Iruñean, bi mila eta bateko abuztuaren zazpian. Kontseiluburua, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0108529