113. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 17a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O R K O I E N

Orkoiengo Los Altos etxebizitza eremuko G9 lurzatiaren xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Orkoiengo Udaleko alkateak, 2001eko abuztuaren 2an emandako ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen Orkoiengo Los Altos etxebizitza eremuko G9 lurzatiaren xehetasun azterlana, Navesa S.L.-k sustatua, J. Ochoa Gambra arkitekto jaunak idatzitako dokumentuaren arabera.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 119. artikuluari jarraikiz, jendaurrean egonen da hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Epe horretan espedientea Udaletxeko bulegoetan egonen da ikusgai, interesa dutenek hura aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Orkoienen, bi mila eta bateko abuztuaren bian. Alkatea, Casimiro Larrea Ruiz.

Iragarkiaren kodea: A0108465