113. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 17a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O R K O I E N

Orkoiengo Mendikur kiroldegiaren barne araubidearen erregelamendua eta erabilera tasak. Hasierako onespena

Udalak, 2001eko uztailaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Mendikur kiroldegiaren barne araubidearen erregelamendua eta erabilera tasak, eta hori dena eranstea Kirol instalazioak erabiltzeko ordenantzari. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 324. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da 30 egunez. Epe horrek dirauen bitartean herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertzen ahalko dute udal bulegoetan, bai eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkeztu ere.

Orkoienen, bi mila eta bateko abuztuaren batean. Alkatea, Casimiro Larrea Ruiz.

Iragarkiaren kodea: A0108464