113. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 17a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E L O

Rb-2 sektoreko 1. unitatea urbanizatzeko proiektua behin betiko onetsirik

Eloko Udalak, 2001eko abuztuaren 1ean egindako osoko bilkuran, aho batez onetsi zuen, behin betiko, arau subsidiarioetako Rb-2 sektoreko 1. unitatea urbanizatzeko proiektua, Nufovi, S.A. enpresak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legeko 119.1 eta 3 artikuluekin bat, argitara ematen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, behar diren ondorioak izan ditzan.

Elon, bi mila eta bateko abuztuaren zazpian. Alkatea, María Lourdes Oroz Sarasate.

Iragarkiaren kodea: A0108462