113. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 17a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A Z K O I E N

Behin betiko onespena, arau subsidiarioetako 129. unitateko konpentsazio batzordearen estatutuei eta oinarriei

Azkoiengo Udalak, 2001eko uztailaren 27an egindako osoko bilkuran, behin betikoz onetsi ditu Azkoiengo arau subsidiarioetako 129. sektoreko konpentsazio batzordearen estatutuak eta jarduketa oinarriak, Gloria Castroviejo andreak eta beste batzuek sustatuak.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legeko 156.7 artikulua betetzeko. Erabaki edo egintza honen aurka ezartzen ahal da administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretan dagokion organoari aurkeztua, bi hilabeteko epean, honen berri eman eta biharamunetik, edo, aldez aurretik eta aukeran, ondoko hauetatik bat:

a) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako erabakia edo egintza jakinarazi edo argitaratzen denetik.

b) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza edo erabakiaren organo egileari zuzendua, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik.

Azkoienen, bi mila eta bateko abuztuaren bian. Alkatea, Jesús Hilario Campo Vidondo.

Iragarkiaren kodea: a0108381