113. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 17a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A B A R Z U Z A

Ordenantzen hasierako onespena

Abarzuzako Udalak, 2001eko uztailaren 27an egindako osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen:

Hasiera batez onestea Ezkondu gabeko bikote egonkorren Abarzuzako Udalaren erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza.

Hasiera batez onestea Eremu publikoko lurrak okupatzeko prezio publikoa arautzen duen ordenantza fiskala.

Aipatu bi agiriak jendaurrean egonen dira hilabeteko epean, alegazioak egin ahal izateko.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Abarzuzan, bi mila eta bateko abuztuaren batean. Alkatea, Isaac Díez Alvarez.

Iragarkiaren kodea: a0108380