113. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 17a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

V I A N A

Administrari laguntzailearen izendapena

Vianako, hots, Nafarroako Erresuma Zaharreko Printzerriko Hiriburuko Udaleko alkate udalburuak honako dekretu hau eman zuen behean adierazitako egunean:

María Carmen Mendaza Arteaga andreak, administrari laguntzaile izateko lanpostua kalifikatu duen epaimahaiak egin proposamenean lehenbiziko tokia duen izangaiak, aurkezturiko agiriak ikusirik, Vianako Udaleko administrari laguntzaile izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko deialdiko 7.1 oinarrian ezarritakoaren arabera (31. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 2001eko martxoaren 9koa).

Aurkezturiko agiriak zuzenak direnez, deialdian eskatutakoari jarraikiz.

Deialdiko 9.1 oinarrian ezarritakoari jarraikiz.

Ebatzi dut:

1.-María Carmen Mendaza Arteaga andrea Vianako Udaleko funtzionario izendatzea, administrari laguntzailearen lanpostua betetzeko.

2.-Izendapen hori egin da 31. :bonean, 2001eko martxoaren 9koan, argitaratu deialdian ezarritako baldintzen arabera, eta izaera hori hartuko du, ondorioak sortuz, jabetza hartzen den egunean.

3.-Lanpostuak D mailari dagozkion ordainsariak izanen ditu.

4.-Izendatuak hamar hilabeteko epea du jabetza hartzeko, izendapenaren jakinarazpenetik, aldez aurretik zin egin edo hitz emanez, Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeari buruzko Erregelamenduko 35. artikuluan aurreikusi bezala.

Ebazpen honen aurka honako errekurtso hauetakoren bat paratu ahalko da:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik.

b) Administrazioarekiko auzi-helegitea, Nafarroako Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien Epaitegiari edo Sailari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau jakinarazten denetik hilabeteko epean.

Epaimahaiaren ustezko nahiz ageriko ebazpenek akabera emanen diote foru administrazioaren bideari eta haien kontra jotzen ahalko da administrazioarekiko auzien jurisdikzio organo eskudunetan, legeria orokorrari jarraikiz.

Vianan, bi mila eta bateko uztailaren hamaseian. Alkate udalburua, Gregorio Galilea Arazuri.

Iragarkiaren kodea: a0108376