113. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 17a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

DERRIGORREZKO DIRUBILKETA. Ondasun higiezinen gaineko bahitura eginbidearen jakinarazpena.

Ezin izan da jakinarazi 2001eko ekainaren 4ko bahitura eginbidea, geroago azaltzen dena, Posta Zerbitzuaren bidez 2001eko ekainaren 18an eta uztailaren 31n jakinarazten saiatu arren agiria itzuli egin baitzen banaketako langilearen ondoko ohar honekin: "enpresa iraungia", espedientean ageri den bezala. Hortaz, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Cintruenigoko Udalaren iragarki oholean argitara eman da, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

"Bahitura eginbidea: Dirubilketaren Erregelamendu Orokorrari jarraikiz, zordunari jakinarazi zaizkio premiamenduzko espediente administratiboaren bidez kobratu nahi diren zorrak, ez baitira ordaindu, espediente horretan emandako Probidentziak agindu bezala. Bahitutzat jotzen dira ondoren azaltzen diren ondasun higiezinak, aipaturiko zor eta kontzeptuengatik:

a) Zorduna: Mármoles y Granitos CICA, S.A.L., IFZ/NANa A31548829, helbidea Cintruenigoko (Nafarroa) Industrialdea, DG.4-b.

b) Erreferentzia: 14.314/MB zenbakiko espedientea.

c) Zorrak: 4.833.906 pezeta (29.052,36 euro), gehi 966.703 pezeta (5.810 euro), behin-behineko korrituetarako kalkulatuak, eta 332.772 pezeta (2.000 euro), prozeduraren kostuetarako.

d) Kontzeptuak: 1998ko 1. hiruhilekoko laneko atxikipenak, eta 1999ko 4. hiruhilekoko BEZa. (erreferentziak: 6617838-0 eta 7148186-9).

e) Bahituriko ondasun higiezinak: Azalpena: Erregistrokoa: Bakarra: 15.425. finka, Tuterako 2. Jabetza Erregistroko 2.688. liburukia, 222. liburua, 205. orria. Hiri finka: Cintruenigoko Industrialdeko hirugarren kalean, z.g., dagoen industriako nabea. DG4 lurzatia da. Bi mila hirurehun eta berrogeita hamar metro koadroko azalera du. Horietako mila eta berrogei metro hamabost dezimetro koadro eraikinek hartzen dituzte eta gainerakoek, haiei atxikiriko aire zabaleko lursaila osatzen dute. Titularra: Mármoles, Piedra y Granitos CICA, S.A.L.ren izenean dago.

Bahituraren behin-behineko idaztoharra eginen da Jabetza Erregistroan, Nafarroako Foru Komunitatearen alde. Dirubilketaren Erregelamendu Orokorreko 124.2 artikuluari jarraikiz, jakinaraz bekie eginbide hau enpresa zordunari, hirugarren edukitzaileei eta hartzekodun hipotekarioei; Erregelamendu bereko 125.2 artikuluari jarraikiz, luza bekio dagokion manamendua erregistratzaile jaunari, egin bitez beharrezkoak diren jarduketak eta igor bekio espediente hau, dagokion unean, Ekonomi eta Ogasun Departamentuko kontseilariari, bahituriko ondasunen besterentzea baimen dezan."

Oharra: Dirubilketaren Erregelamendu Orokorreko 103.3 artikuluari jarraikiz, aditzera ematen zaio zordunari ireki zaion espedientean agertu behar duela, bera edo bere ordezkaria; iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta zortzi egunen buruan interesatua agertu ez bada, prozedura amaitu arteko eginbide guztiak jakinarazitzat joko dira, agertzeko duen eskubidea galarazi gabe. Errekurtsoak: dirubilketako egintzen kontra berraztertzeko errekurtsoa jar daiteke hilabeteko epean, Derrigorrezko Dirubilketaren Ataleko buruari zuzendurik, edo erreklamazio ekonomiko-administratiboa, epe berean, Nafarroako Gobernuari zuzendurik (tributu arloko Txosten eta Ebazpen Organoa).

Iruñean, bi mila eta bateko abuztuaren bederatzian.-Derrigorrezko Dirubilketaren Ataleko burua, José Raúl Goñi Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: A0108748