113. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 17a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

INDUSTRIA ETA TEKNOLOGIA, MERKATARITZA, TURISMO ETA LAN DEPARTAMENTUA. Ediktua.

Abuztuaren 2ko 11/1985 Lege Organikoaren laugarren artikuluko 4. idatz-zatian xedatutakoa betetzeko, aditzera ematen da Nafarroako Gobernuko Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuan, 2001eko abuztuaren 23ko 9etan, aurkeztu direla "Asociación de Venterinarios de Navarra-Nafarroako Albaitero Elkartea (Asovetna-Nafale)" izeneko erakunde profesionalaren estatutuak. Elkarte horren lurralde eremua Nafarroa da, eta lanbide eremuak hartzen ditu besteren kontura ari eta libreki eta beren borondatez elkartzea erabakitzen duten albaitariak.

Eraketa aktaren lehenbiziko bi sinatzaileak Angel Rodríguez Eguilaz eta María Teresa Ursua Larumbe dira.

Hori guztia interesatuek jakin dezaten ematen da aditzera; eta honi buruz egokia iruditzen zaiena alegatzen ahalko dute idatziz, honako iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hamar eguneko epean. Iruñean, bi mila eta bateko irailaren hiruan.-Lan Zerbitzuko zuzendaria, José María Andueza Azcona.

Iragarkiaren kodea: a0109369