113. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 17a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

934/2001 EBAZPENA, abuztuaren 27koa, Lurraldearen Antolamedu eta Etxebizitza zuzendari nagusiak emana, Lurraldearen Antolamenduko Batzordeak (Hirigintza Azpibatzordea) 2001eko apirilaren 11n hartutako Erabakia argitaratzea xedatzen duena. Erabaki horren bidez Noain-Elortzibarko Udal Plana, bertako Udalak sustatua, behin betikoz onetsi zen.

Nafarroako Lurraldearen Antolamenduko Batzordeak (Hirigintza Azpibatzordea) 2001eko apirilaren 11n egindako bilkuran erabaki zuen Noain-Elortzibarko Udal Plana behin betikoz onestea, baina Erabaki hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko baldintza bat jarri zuen, hots: Udalak Planaren Testu Bategin bat aurkeztea eta bertan Batzordeak ezarritako zehaztapen lotzaile batzuk jasotzea.

2001eko abuztuaren 23an, aipatu Erabakian eskaturiko Testu Bategina aurkeztu da Departamentuan. Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak agiria aztertu du eta eskaturiko guztia egoki konpondu dela adierazi. Hortaz, bide da Noain-Elortzibarko Udal Plana behin betikoz onesteko erabakia argitaratzea.

Horrenbestez, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak uztailaren 29ko 1028/1999 Foru Aginduaren bidez eskordetu dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Argitara dadila Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean Lurraldearen Antolamenduko Batzordeak (Hirigintza Azpibatzordea) 2001eko apirilaren 11n hartutako Erabakia, Noain-Elortzibarko Udal Plana behin betikoz onestekoa. Erabaki hori ebazpen honen eranskin gisa ageri da.

2. Adieraztea Ebazpen honen kontra zilegi dela gora jotzeko errekurtsoa jartzea Nafarroako Gobernuari zuzendua, hura jakinarazi edo, kasua bada, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zuen urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen 114. eta 115. artikuluetan ezarritakoarekin bat. Udal Planaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahalko da Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Sailean, Ebazpen hau jakinarazi edo, kasua bada, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

3. Ebazpen hau Noain-Elortzibarko Udalari igortzea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta bateko abuztuaren hogeita zazpian.-Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza zuzendari nagusia, Luis Zarraluqui Ortigosa.

E R A N S K I N A

Lurraldearen Antolamenduko Batzordeak (Hirigintza Azpibatzordea) 2001eko apirilaren 11n egindako bilkuran honako erabaki hau hartu zuen:

"ERABAKIA, 2001eko apirilaren 11koa, Lurraldearen Antolamenduko Batzordeak (Hirigitza Azpibatzordea) hartua, Noain-Elortzibarko Udal Plana, herriko Udalak sustatua, behin betikoz onesten duena.

Noain-Elortzibarko Udalak 2001eko urtarrilaren 30ean ibar horretako Udal Planaren proiektua aurkeztu zuen, behin betikoz onetsia izan zedin.

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak proposatu du Plana behin betikoz onetsia izan dadila, baina Erabaki honen xedapen zatian ageri diren zehaztapenak eginda.

Horrenbestez, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/94 Foru Legearen 289.e) artikuluan eta Lurraldearen Antolamenduko Batzordearen antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen Erregelamendua onetsi zuen azaroaren 14ko 224/1994 Foru Dekretuaren 2. artikuluan adierazitakoarekin bat, Hirigintza Azpibatzordeak,

ERABAKI DU:

1. Behin betikoz onestea Noain-Elortzibarko Udal Plana, baina onesteko erabakia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu aitzin, Udalak honako zehaztapen lotzaile hauek bete beharko ditu:

A) Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak 2000ko azaroaren 17an egindako txostenean adierazi ziren zehaztapenak arautegiari eta Planaren planoei erantsiko zaizkie.

Orobat, Jacarako autobiaren 4. aukerabiderako lurzoruaren erreserba adieraziko da, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak adierazi bezala.

Planaren dokumentazioari Ebroko Ur Konfederazioaren 2000ko urriaren 25eko txostenean adierazitako zehaztapenak espresuki erantsiko zaizkio.

B) Trenbideetako instalazioei buruzko arautegia Iruñeko eskualdeko trenbide-azpiegituretarako Lurrak Erreserbatzeko UPSn -Noaingo Ubidea-Zugasti tartea (97-01-22ko NAO)-ezarritako babes bandari (25 + 35) egokituko zaio, eta babes eremu hori aurreikusita dauden azpiegituretarako lurzoru urbanizaezinen sailean sartuko da.

C) 6. arean aurreikusitako industri eraikina ez egitea edo berrantolatzea, 50 metroko ukipen eremutik atera beharko baita, trenbideetarako zelaiko kanpoko ertzetik neurtua, horixe zehazten baitute Lurreko Garraioen Antolamendurako uztailaren 30eko 16/1987 Legeak eta irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuak.

D) Kanposantuaren inguruetan, Udalak osasun agintarien baimen espresua beharko du perimetrotik 50 eta 200 metro baino gutxiagoko eremuan egin gogo diren eraikinetarako, edo bestela, 4. sektorean etxebizitzetarako erreserbaturik dagoen lurzoru urbanizagarria lurzoru ez-antolatu gisa sailkatuko du. Kasu horretan, gero, Plan Partzial bat tramitatu eta onetsiz zehazki antolatu beharko da.

E) 4. Sektorea eta Banaketa Eremua berriz mugatzea, Audenasaren lurrak (763. lurzatia) bertatik aterata. Horrenbestez, berriz ere kalkulatuko da aprobetxamendu-tipoa.

F) Udal mugapea zeharkatzen duten altxonbide eta trabesak zehaztea krokis batean, udalaren mugapenaren arabera eta arauetan azaldu bezala, 10/94 Foru Legearen 40. artikuluan eta abelbideei buruzko lege berezietan xedatutakoari jarraikiz.

2. Adieraztea Erabaki honen kontra zilegi dela gora jotzeko errekurtsoa jartzea Nafarroako Gobernuari zuzendua, hura jakinarazi edo, kasua bada, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zuen urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen 114. eta 115. artikuluetan ezarritakoarekin bat. Udal Planaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahalko da Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Sailean, Ebazpen hau jakinarazi edo, kasua bada, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 46. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

3. Ebazpen hau Noain-Elortzibarko Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan".

Iragarkiaren kodea: A0109122