113. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 17a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2001eko uztailaren 30ean hartua, 2001-2003rako toki azpiegituren hiru urteko plan bereziaren proiektua onesten duena.

Uztailaren 5eko 16/2001 Foru Legeak 2001-2003 urterako plan berezi bat aurreikusten du toki azpiegituren arlorako, haren Eranskinean aipatzen diren toki entitateei zuzendua.

Legearen 2. artikuluaren arabera, honako inbertsio mota hauek finantzatu ahalko dira:

"Finantzatu beharreko inbertsioak honakoak izanen dira, hurrenez hurren eta inbertsio mota bakoitzari funtsak aplikatuz, behin aurrekoa osatu ondoren: Presio Handiko Ur horniduraren Plan Zuzentzailea eta 2001-2003rako hiru urteko planean sartu ez diren zoladurari buruzko toki programazioko lanak, baldin eta delako planean sartu ziren ura banatzeko eta saneamendurako sare lokaletarako inbertsioekin lotuta baldin badaude, ura banatzeko eta saneamendurako sare lokalen lanak eta bai, halakorik bada, lan horiek erasandako kale-zoladurako lanak, bi inbertsio motak eskatu badira, eta azkenik zoladura lanak, 2001- 2003rako toki azpiegituren hiru urteko planari buruzko uztailaren 3ko 7/2000 Foru Legeko 2. eta 3. artikuluek zehazten duten moduan".

3. artikuluan plana finantzatzeko egiten diren aportazioak zehazten dira, honako hauek, hain zuzen:

Aportazioak (mila pezetatan):

2001: 350.000

2002: 650.000

2003: 650.000

Guztira: 1.650.000

4. artikuluan adierazten da Presio Handiko Ur horniduraren Plan Zuzentzailea gauzatu eta betearazteko, aintzat hartuko dela 2001-2003rako toki azpiegituren hiru urteko planari buruzko uztailaren 3ko 7/2000 Foru Legeak eta haren garapenerako araudiek agintzen dutena. 5. artikuluak, berriz, hauxe dio: "Toki programazioko lanak hautatu eta lehenesteko, aintzat hartuko da foru lege honek aipatzen dituen toki entitateek 2001-2003rako hiru urteko planaren formazio prozesuan aurkeztutako eskaerek izan duten hautatze ete leheneste koefizientea. Zehaztu diren klaseko lanetatik laburrera begira beharrezkotzat kalifikatu direnak baizik ez dira aintzat hartuko, azpiegituretan bakoitzak duen defizitaren arabera.".

Aipatu 16/2001 Foru Legearen 6. artikuluaren arabera, Presio Handiko Ur Horniduraren Plan Zuzentzaileko lanetarako aportazioa % 10ekoa izanen da, 2001-2003rako toki azpiegituren hiru urteko planari buruzko Foru Legeak inbertsio horietarako aurreikusten dituen aportazioen osagarri gisa. Toki programazioko obretarako aportazioen araubidea, berriz, Foru Lege horren 9. artikuluan eta horrekin bat datozen gainerakoetan zehazten dena izanen da.

Aipatu arauak aplikatu nahian, Toki Administrazioko Departamentuak Presio Handiko Ur Horniduraren Plan Zuzentzailean dauden toki entitateei dagozkien inbertsio osagarriak finkatu ditu eta Planean -toki programazioko kapituluan- sartu behar diren entitateen zerrenda prestatu du, bakoitzari dagozkion obra eta kopuruak barne.

Azkenik, 8. artikuluak adierazten du Plan Berezia sortu, garatu, kudeatu eta betearazteko prozedura 2001-2003rako toki azpiegituren hiru urteko planari buruzko uztailaren 3ko 7/2000 Foru Legeak eta lege hori garatzeko erregelamendua onesten duen azaroaren 20ko 367/2000 Foru Dekretuak ezartzen dutena izanen dela, 16/2001 Foru Legean ezarritakoaren ondoriozko egokitzapenak eginda.

Horrela, aipatu Foru Dekretuaren 3.1. artikuluak xedatzen du, Hiru urteko Plana prestatzeko prozesuan, Toki Administrazioko Departamentuak Hiru urteko Planaren proposamena igorriko diola Nafarroako Gobernuari, azter dezan, eta onetsiz gero, proiektu gisa argitaratuko dela Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, toki entitate interesatuek ezagutu eta horren inguruko iritzia eman dezaten. Bestalde, Foru Dekretu horren 55. artikuluak xedatzen du Hiru urteko Planaren proiektuan bildutako obrek ukituriko toki entitateek, proiektua argitara eman eta hilabeteko epean, behar diren agiri eta ziurtagirien bidez egiaztatu beharko dutela agindu hartan eskatzen diren baldintzak betetzen dituztela.

Horrenbestez, Nafaroako Gobernuak, Toki Adminsitrazioko kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. 2001-2003rako toki azpiegituren hiru urteko plan bereziaren proiektua onestea. Erabaki honen eranskin gisa ageri da.

2. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hilabeteko epea ematea, Toki Programazioa izeneko atalean hasiera batean ageri diren obretako toki entitate titularrek azaroaren 20ko 367/2000 Foru Dekretuaren 55. artikuluan adierazitako agiri eta ziurtagiriak aurkez ditzaten Toki Administrazioko Departamentuan, eta, nahi izanez gero, proiektuari buruzko iritzia eman dezaten.

3. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

Iruñean, bi mila eta bateko uztailaren hogeita hamarrean.-Lehendakaritzako idazkari nagusia, Joaquín Gortari Unanua.

ERANSKINA

2001-2003rako Toki Azpiegituren Plan Bereziaren Proiektua Inbertsioak (BEZa barne) mila pezetatan

A) PLAN ZUZENTZAILEAK

Presio handiko ur hornidura

TOKI ENTITATEA O B R A INBERTSIOA INBER. 01 INBER. 02 INBER. 03

DONAMARIA Presio handiko uraren hornidura sarea 1.750 1.750

BETELU 600 m3-ko biltontzi erregulatzailea 2.700 2.700

GOÑI Hornidura Goñibarrera, 1. fasea 18.000 18.000

AGOITZ-LONGIDA-URRAULBEITI

ETA IRUNBERRI Presio handiko ur horniduraren konponbidea, 3 fasea (ARTAXO-IRUNBERRI) 22.800 22.800

MARAÑON Ur hartuneak eta sareak berritzea 3.800 3.800

HIRIBERRI-

AEZKOA Ur hornidura Iturriotzetik 9.600 9.600

ARRATOZKO UR MANK. 200 m3-ko biltontzi erregulatzailea Sartze eta Ibiltzietarako 2.500 2.500

UZTARROZE Presio handiko ur hornidura berritzea 3.800 3.800

AMESKOABARREN Ur hornidura, 3. fasea (BARINDAO-ZUDAIRI) 10.200 10.200

LEOTZ Presio handiko ur hornidura Mairagako Mankomunitatetik Santsomainera 1.670 1.670

GUZTIRA 76.820 5.550 20.700 50.570

Oharra.-Aipatutako diru-kopuruek 2001-2003rako Toki Azpiegituren Hirurteko Planean sartuko inbertsioen % 10 egiten dute.

B) TOKI PROGRAMAZIOA

TOKI ENTITATEA O B R A INBERTSIOA INBER. 01 INBER. 02 INBER. 03

ESA Kaleak berritzea. Kaleak: Calvario eta Procesión 11.198 11.198

GORZA Sareak berritzeko obrak dituzten kaleak zolatzea 33.675 33.675

ESLABA Kaleak zolatzea: San Blas, Sol, Recreo, Pellejería eta Konstituzio Plaza 13.456 13.456

MENDIBIL Sareak berritzeko obrak dituzten kaleak zolatzea 37.438 37.438

ARANO Kaleak zolatzea Suro auzoan 7.515 7.515

GENEVILLA Norte kalea zolatzea 16.560 16.560

LONGIDA Zoladura lanak, Erdozain-Artaxo-Ekai eta Billabetan 35.774 35.774

DORRAO Sareak berritzeko obrak dituzten kaleak zolatzea 55.152 55.152

ERRONKARI Sareak berritzeko obrak (2. fasea) dituzten kaleak zolatzea 60.190 60.190

LIZOAIN Sareak berritzeko obrak dituzten kaleak zolatzea Zunzarrenen 7.292 7.292

ARTZIBAR Sareak berritzeko obrak dituzten kaleak berritzea Azparrenen 11.134 11.134

URROTZ San Pedro aldeko kaleak eta Erdiko kalea zolatzea 30.786 30.786

ARAMENDIA Sareak berritzeko obrak dituzten kaleak zolatzea 3.089 3.089

ORBAITZETA Rotxapea auzoko eta Olako kaleak zolatzea 35.451 35.451

OROTZ-BETELU Herriguneko kaleak zolatzea eta horndidura eta saneamendu sareak berritzea 204.798 204.798

AMILLAO Hornidura eta saneamendu sareen zati bat berritzea eta zoladura ematea 7.973 7.973

LERGA Goiko auzoko sareak berritzea, zoladura ematea eta hodi nagusia 29.572 29.572

AGOITZ Hornidura eta saneamendu sareak berritzea eta zoladura ematea. Kaleak: Cubiertas,

Trinkete, Horno eta Santa Ana 25.309 25.309

URROTZ Hornidura eta saneamendu sarearen zati bat berritzea eta zoladura ematea 48.539 48.539

LEOTZ Hornidura eta saneamendu sareak eta zoladura ematea Amunarrizketan 12.850 12.850

LIZARRAGA Hornidura eta saneamendu sareak berritzea 90.456 90.456

DOMEÑU Hornidura eta saneamendu sarearen zati bat berritzea 19.084 19.084

LUZAIDE Saneamendu eta hornidura sareak berritzea herrigunean eta Gañekoleta

Pekotxeta eta Benten auzoetan 122.996 122.996

ZUGARRAMURDI Ekialdeko saneamendu sarea berritzea 38.057 38.057

ARATS Hornidura eta saneamendu sareak berritzea eta zoladura ematea, 3. fasea 109.128 109.128

OITZ Hornidura, saneamendu eta euri-uren sareak berritzea 45.813 45.813

GARRALDA Hornidura eta saneamendu sareak berritzea eta zoladura ematea, 3. fasea 98.736 98.736

IGARI Hornidura eta saneamendu sareak berritzea eta zoladura ematea 56.400 56.400

PETILLA DE ARAGON Hornidura eta saneamendu sareak berritzea eta zoladura ematea, 2. fasea 21.906 21.906

URRAULGOITI Hornidura eta saneamendu sareak berritzea eta zoladura ematea

Elkoatz-Zabaltzan eta Eparotzen 86.727 44.000 42.727

GARAIOA Hornidura eta saneamendu sareak berritzea eta zoladura ematea, 2. fasea 101.275 101.275

ERRO Hornidura eta saneamendu sareak berritza eta zoladura ematea

Bizkarretan, Aurizberrin, Orondritzen, Mezkiritzen eta

Esnotzen 211.776 211.776

LEOTZ Hornidura eta saneamendu sareak berritzea eta zoladura ematea 46.665 46.665

LEATXE Hornidura eta saneamendu sareak berritzea eta zoladura ematea, 2. fasea 51.766 51.766

GUZTIRA 1.788.536 394.163 717.618 676.755

Iragarkiaren kodea: A0108414