96. ALDIZKARIA - 2000ko abuztuaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Dekretuak

AKATS ZUZENKETA, ekainaren 19ko 228/2000 Foru Dekretuarena. Dekretu horren bidez Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusia sortu zen Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren barrenean eta Departamentu horren egitura organikoa aldatu.

2000ko ekainaren 30eko 79. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara emandako Foru Dekretu horretan akatsak egin direla oharturik, bidezko da behar den zuzenketa egitea:

5512. orrialdean, bigarren zutabean, honela dioen tokian:

"Berrantolamendu honekin batera, antolaketari dagozkion beste neurri batzuk hartu nahi izan dira, zuzendaritza nagusi berri bat sortuz, hizkuntza politikaren eta unibertsitateko irakaskuntzaren arloko eskumena izanen duena, arlo horretan jorratzen diren eginkizunen garrantzia kontuan harturik."

Honela behar du:

"Berrantolamendu honekin batera, antolaketari dagozkion beste neurri batzuk hartu nahi izan dira, zuzendaritza nagusi berri bat sortuz, hizkuntza politikaren eta unibertsitateko irakaskuntzaren eta ikerkuntzaren arloko eskumena izanen duena, arlo horretan jorratzen diren eginkizunen garrantzia kontuan harturik."

Honela dioen tokian:

"2. artikulua. Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiak Unibertsitateko Irakaskuntza Zerbitzua eta Hizkuntzaren Garapen, Programazio eta Ikerketa Zerbitzua izanen ditu."

Honela behar du:

"2. artikulua. Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiak Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzua eta Hizkuntzaren Garapen, Programazio eta Ikerketa Zerbitzua izanen ditu."

5513. orrialdean, lehenengo zutabean, honela dioen tokian:

"4. artikulua. Unibertsitateko Irakaskuntza Zerbitzuak honako eginkizun hauek izanen ditu:"

Honela behar du:

"4. artikulua. Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuak honako eginkizun hauek izanen ditu:"

Orrialde berean, bigarren zutabean, honakoa dioen tokian:

"6. artikulua. Unibertsitateko Irakaskunza Zerbitzuak Goi Mailako Ikasketen Atala du bere baitan. Zerbitzuko zuzendariaren ardurapean arituko da eta horrek esleitzen dizkion eginkizunak izanen ditu."

Honela behar du:

"6. artikulua. Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuak Goi Mailako Ikasketen Atala du bere baitan. Zerbitzuko zuzendariaren ardurapean arituko da eta horrek esleitzen dizkion eginkizunak izanen ditu."

Iragarkiaren kodea: A0006490