77. ALDIZKARIA - 2000ko ekainaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Beste Xedapenak

EBAZPENA, 2000ko maiatzaren 29koa, Nekazaritzako Egitura eta Elikagai Industrien zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Nekazaritzako Elikagaien Artisautza erregulatzen duten arauak eta logotipoa onetsi eta kontrolak egitea "Instituto de Calidad Agroalimentaria de Navarra, S.A." sozietate publikoaren esku uzten duena.

Nekazaritzako Elikagaien Artisautza Batzordeak zenbait proposamen egin du: a) Nafarroako Nekazaritzako Elikagaien Artisautza erregulatzen duten arauak onestea, hots, Artisautza Lanbideei buruzko arau teknikoak, enpresa eskatzaileek artisautzakotzat jotzeko eta Erregistroan inskribatzeko bete beharko dituztenak; b) nekazaritzako elikagaien artisautza identifikatzeko logotipoa onestea; eta c) kontrolak egitea "Instituto de Calidad Agroalimentaria de Navarra, S.A." sozietate publikoaren esku uztea.

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak 1999ko irailaren 13ko Foru Aginduaren bidez emandako eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Nekazaritzako Elikagaien Artisautza erregulatzen duten arauak onestea. Nekazaritzako Elikagaien Artisautza Batzordeak proposatu ditu arau horiek, eta Lanbideen Zerrendan ageri diren lanbide hauei buruzkoak dira:

1.-Zukuak, marmeladak eta fruta eta barazki kontserbak egitea.

2.-Hartzidura naturaleko sagardo, likore, pattar eta ardo apardunak egitea.

3.-Gazta, zenbera, gaztanbera eta beste esneki batzuk egitea.

4.-Eztigintza eta eztitik ateratako produktuak, basalandareen urrinak eta horietatik ateratakoak, xede terapeutiko prebentiborik edo kosmetikorik ez badute.

5.-Haragi kontserbak, pateak, hestebeteak eta urdaia.

6.-Pastelgintza, gozokigintza eta ogi bereziak.

7.-Izozkiak egitea.

2. Nekazaritzako elikagaien artisautzari buruzko arauak betetzen diren ikusteko ohiko kontrolak eginen zaizkie Artisautza Enpresa gisa kalifikatu nahi duten enpresei eta Erregistroan inskribatuta daudenei, baina horiez gain, orain onetsi diren arau hauetara egokitzen diren ikusteko kontrolak ere eginen dira.

Halaber, kontrolerako organoak aztertuko du enpresa batek egindako produktua nekazaritzako elikagaien kalitate izendapen baten babesean sar daitekeen, eta kasuan kasuko izendapenaren erregistroan inskribatuta dagoen.

3. Artisautza produktuak merkatuan identifikatzeko logotipoa onestea.

4. Ebazpen honen 2. idatz-zatian aipatu kontrolak eta logotipoa zuzen erabiltzeari buruzkoak egitea "Instituto de Calidad Agroalimentaria de Navarra, S.A." sozietate publikoaren esku uztea.

5. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Gobernuari zuzendurik, argitaratu eta hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeari jarraikiz (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatua).

6. Ebazpen hau igortzea Nekazaritzako Elikagaien Artisautza Batzordeari eta "Instituto de Calidad Agroalimentaria de Navarra, S.A" sozietateari, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi milako maiatzaren hogeita bederatzian.-Nekazaritzako Egitura eta Elikagai Industrien zuzendari nagusia, Andrés Eciolaza Carballo.

Iragarkiaren kodea: a0005222