74. ALDIZKARIA - 2000ko ekainaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

203/2000 FORU DEKRETUA, ekainaren 5ekoa, "Lizarrako García Orcoyen Ospitalearen kanpoaldea urbanizatzea" izeneko proiektuko obren exekuzioak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaezko desjabetzapena egiteko, presakoa dela deklaratzen duena.

Osasun kontseilariak martxoaren 2an emandako 47/2000 Foru Aginduaren bidez "Lizarrako García Orcoyen Ospitalearen kanpoaldea urbanizatzea" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak desjabetzeko prozedurari hasiera eman zitzaion.

Jendaurrean egoteko epea amaiturik, Osasun kontseilariak maiatzaren 5ean eman 103/2000 Foru Aginduaren bidez, behin betikoz onetsi zen "Lizarrako García Orcoyen Ospitalearen kanpoaldea urbanizatzea" izeneko proiektua.

Lizarrako García de Orcoyen Ospitalea handitzeko abian jarri diren obren ondorioz, 118 aparkatoki galdu dira. Ospitalea gero eta jende gehiagok erabiltzen duenez, presakoa da kanpoan ibilgailuak aparkatzeko erabiltzen den gunea handitzea.

Behar horri erantzuteko prestatu den proiektuak proposatzen duen irtenbidea Lizarrako hirigintza planeamendu orokorraren aurreikuspenen arabera horretarako erabil daitezkeen lur batzuk hartzea da. Izan ere, Lizarrako planeamenduak ezartzen du osasun edo laguntzako beharretarako lur aski ez badago, eremu horren mugaketa handitu eta ondo-ondoan dauden lurzoru ez-urbanizagarriak hartu ahalko direla.

Nafarroako Gobernuak, Osasun Departamentuak alegatutako arrazoiak ikusirik, erabaki du justifikatuta dagoela desjabetzapenak ukituriko ondasunen eta eskubideen okupazioa presakoa dela deklaratzea.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 57. artikuluak emandako eskumenen arabera, Osasun kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi milako ekainaren bostean egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat etorriz,

DEKRETATU DUT:

1. artikulu. Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, "Lizarrako García Orcoyen Ospitalearen kanpoaldea urbanizatzea" izeneko proiektuaren exekuzioak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela deklaratzen da.

2. artikulua. Proiektuari dagokion desjabetzapenaren prozedura Osasun Dartamentuak tramitatuko du, erabat ebatzi arte.

3. artikulua. Nafarroako Osasun Zerbitzua-Osasunbideak 500.000 (bostehun mila) pezetako aurrekontu-atxikipena egin du, indarra duen gastuen aurrekontuko 46000-525000-6020-4127 kontusaileko 95056-0 lerroaren kargura.

AZKEN XEDAPENA

Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunean hartuko du indarra.

Erronkarin, bi milako ekainaren bostean.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Osasun kontseilaria, Santiago Cervera Soto.

Iragarkiaren kodea: A0005631