74. ALDIZKARIA - 2000ko ekainaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Agintariak eta Langileak

731/2000 EBAZPENA, maiatzaren 22koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Pilar Usechi Goñi andrea, bitarteko gisa, Ubarmin klinikako 3. solairuko Erizaintza Unitateko buru izendatzen duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzea arautzen duen azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriko 6. idatz-zatiak xedatzen du Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak izanen duela eskumena unitate organikoetako burutzak bitarte baterako edo jardunean izendatzeko.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko egitura organikoa aldatu zuen abenduaren 26ko 604/1995 Foru Dekretuaren bidez eskuordeturik ditudan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Pilar Usechi Goñi andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko funtzionarioa, bitarteko gisa, Ubarmin klinikako 3. solairuko Erizaintza Unitateko buru izendatzea.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin agintzea.

3. Ebazpen hau jakinaraztea interesatuari, Ubarmin klinikako Langileriaren Zerbitzuari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzuari, Nominen eta Gastuaren Kontrolerako Zerbitzuari eta Osasun Departamentuko idazkari teknikoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi milako maiatzaren hogeita bian.-Osasunbidea - Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.

Iragarkiaren kodea: A0005155