74. ALDIZKARIA - 2000ko ekainaren 19a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- I R U R T Z U N

Ikerketa espedienteari hasiera ematea

Irurtzungo Udalak 2000.eko maiatzaren 29an egindako osoko bilkuran ondoko honako erabakia hartu zuen:

"Hirigintza eta Herrilanen Batzordeak 2000.eko maiatzaren 18an egindako bileran onetsitako proposamenarekin bat, Dolores Muñoz Maqueda A.k gobernatu eta Repsolen menpekoa den Irurtzungo gasolindegiko instalazioak herri-jabariko eta herritarren erabilerarako ondasunen gainean egon daitezkela jakinda eta, horren inguruko inolako baimenik, edo aldez aurretik egindako kontsesiorik ez dagoela, ez eta ere ez dela inolako kanonik ordaindu horretarako, aho batez erabaki da:

1. Repsolen instalazioak okupatutako ondasunen sailkapen juridikoki eta horien erabilera-erregimenari buruzko dagokion ikerketa espedienteari hasiera ematea. Ikertuko den ondasuna honela izendatuko da: Irurtzungo Katastroko 2. Poligonoko 292 lursaila.

2. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta iragarki oholean argitaratzea eta espedienteak ukitzen dituen pertsonei jakinaraztea, hilabeteko epean egoki juzkatzen dituzten alegazioak egin ditzaten, Nafarroako Toki Entitateen ondasunei buruzko Erregelamenduaren 40. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Irurtzunen, bi milako ekainaren bian. Alkatea, Eduardo Murugarren Francés.

Iragarkiaren kodea: A0005558