74. ALDIZKARIA - 2000ko ekainaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Agintariak eta Langileak

729/2000 EBAZPENA, maiatzaren 22koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Teresa Diago Munarriz andrea Ubarmin klinikako 3. solairuko Erizaintza Unitateko buru kargutik kentzea xedatzen duena, berak eskatuta.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzea arautzen duen azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriko 6. idatz-zatiak xedatzen du unitate organikoetako buruak bitarte baterako edo jarduneko egoeran izendatzeko ahalmena Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak izanen duela.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko egitura organikoa aldatzen duen abenduaren 26ko 604/1995 Foru Dekretuaren bidez eskuordeturik ditudan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Teresa Diago Munarriz andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko funtzionarioa, Ubarmin klinikako 3. solairuko Erizaintza Unitateko buru kargutik kentzea eta emandako zerbitzuak eskertzea.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

3. Ebazpen hau jakinaraztea interesatuari, Ubarmin klinikako Langileriaren Zerbitzuari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzuari, Nominen eta Gastuaren Kontrolerako Zerbitzuari eta Osasun Departamentuko idazkari teknikoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi milako maiatzaren hogeita bian.-Osasunbidea - Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.

Iragarkiaren kodea: A0005157